Mezuak

Erraldoiak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Barakaldoko Udal Erraldoien estreinaldia, Laguntasunako Konpartsarekin batera / Estreno de los Gigantes Municipales, con la Comparsa de Laguntasuna

Irudia
Gogoratzeko eguna gaur bizi duguna!!!! Izan ere, lehen aldia izan da Barakaldoko Udal Erraldoi berriek, Paulik eta Josek, kalean dantzatu dutela Laguntasunaren eskutik; eta gainera, gure Erraldoien Konpartsarekin batera (Retuertoko Konde eta Kondesarekin eta gure baserritarrekin). Auzoan asteburu honetan zehar disfrutatu ditugun kultur adierazpenak ikusita, argi eta garbi ikus daiteke garai gogor hauetan bizi ditugun oztopoen ostean euskal kulturak gogoz hartu duela auzoan daukan tokia, bai horixe!! Hoy hemos vivido un día digno de enmarcar, ya que por vez primera los nuevos Gigantes Municipales de Barakaldo, Pauli y José, han bailado por nuestras calles de la mano de giganteros de Laguntasuna; y además. con nuestra Comparsa de Gigantes (el Conde y la Condesa de Retuerto y nuestros entrañables baserritarras). Tras este fin de semana cultural que hemos disfrutado en el barrio, podemos decir con orgullo que pese a los grandes inconvenientes que hemos sufrido durante estos últimos tiempos...

`Dantza Taupadak´ ikuskizunarekin 70. urteurrenari bukaera biribila eman diogu

Irudia
Laguntasunako Dantzariak Laguntasuna Elkartearen 70. urteurrena modu ezinhobean bukatu dugu pasaden abenduaren 21ean Barakaldo Antzokira hurbildu ziren lagunei ´ Dantza Taupadak´ dantza eta musika tradizionalaren ikuskizun berezia eskaintzen. Bertan, Laguntasunaren historia zabalean eta Euskal Herri osoko folklorean zehar bideratzeko aukera paregabeaz baliatu ziren. Fran Muñozen zuzendaritzapean, gaur egungo elkarteko dantzari eta musikariek duela zazpi hamarkada proiektua ezarri zutenei omenaldia egin nahi izan diete, modu atsegin eta originalean, jatorrizko nortasuna galdu barik , eszenaratze arduratsuarekin eta kontzeptuaz eguneratuz . Hiru ataletan zehar, ikuskizunak Euskal Herriko geografia eta errituak ezagutzeko bidaia batean murgiltzeko aukera eman zuen, Bizkaiko Dantzari Dantzak duen kemenetik Zuberako Branleak aurkezten duen baretasunera, askotariko dantzez gozatzen. Horrela, Euskal Herriko txoko bakoitzak hain berezko dituen dantza sentimenduak eta mo...