Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2023

Laguntasuna Elkarteak gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa dizkizue

Irudia
Laguntasuna Elkarteko kide guztion partez, zorionak eta urte berri on 2024! Urte berria euskal kulturaz betea etor dadila! En nombre de todos y todas las que formamos Laguntasuna, queremos desearos unas felices fiestas y próspero año nuevo 2024. Nuestros mejores deseos para un año nuevo lleno de cultura.

Badator Olentzero, eta aurten egun bat lehenago!

Irudia
Laguntasuna Elkartean hunkituta bezain lanpetuta gaude, Olentzerorekin hitz egin ostean esan baitigu jada Barakaldorako bidean dela. Horregatik, Barakaldoko Udalarekin batera lanean jarri gara Olentzero eta Maridomingiri inoiz baino harrera handiena egiteko. Izan ere, aurten lehenengo aldiz abenduaren 23an egingo diegu ongietorria, eta aurrez-aurre agurtzeko aukera gehiago izango dituzte Barakaldoko haurrek. Ez ezazue galdu prestatu dugun egitarau zabala eta etorri gurekin Olentzeroren jaia Barakaldon ospatzera! Info guztia: barakaldo.eus

Laguntasuna Elkarteak Aingeru Gorrotxategiren ´Erraldoiak Dantzan´ abestian parte hartu du

Irudia
Laguntasuna Elkarteko Iñigo Obeso, Patxi Rubio eta Andoni Fernández musikariek Aingeru Gorrotxategiren ´Erraldoiak Dantzan´ abestian parte hartu dute, dultzaina eta danborrarekin. Abestia ERRALDOIAK liburuarentzat egindako kantua da, Euskal Herriko hiriburuetako erraldoien inguruko liburu autoeditatua, Haizea Bastegietak 2023an egin eta argitaratutakoa. Guretzat izugarrizko ohorea eta plazerra izan da Aingeruren batutapean hain proiektu liluragarrian parte hartzea. Ez ezazue galdu abestia, ezta liburua ere, Durangoko Azokan eskuragarri egongo dena! ´Erraldoiak Dantzan´ fitxa teknikoa: - Musika eta hitzak: Aingeru Gorrotxategi - Barakaldoko Laguntasuna Elkartea:     1. dultzaina: Iñigo Obeso Argaluza     2. dultzaina: Patxi Rubio Martín     Danborra: Andoni Fernández Vicentiz - Gitarra, ahotsa eta programazioak: Aingeru Gorrotxategi.

Laguntasuna Elkartearen `Gure Folklore Kalean´ programak Zuazo-Arteagabeitia bisitatuko du azaroaren 12an, dantza emanaldi bereziarekin

Irudia
Laguntasuna Elkarteak berriz ere  Gure Folklore Kalean programa jarri du martxan, oraingo honetan, Zuazo-Arteagabeitia auzo barakaldarran eskainiko dugun dantza emanaldi bereziarekin, Ibarreta auzo-elkartearen eta El Trastero eragile kulturalaren babesarekin. "Ez dadila haria eten!" lelopean, Laguntasunako musikari eta dantzari gazteek bereziki prestatutako ikuskizuna plazaratuko dute azaroaren 12an Kanarias Plazan, 13.00etatik aurrera. Laguntasuna Elkartea vuelve a poner en marcha el programa Gure Folklore Kalean , en esta ocasión con una actuación especial de danza en el barrio barakaldés de Zuazo Arteagabeitia, con la ayuda de la Asociación Vecinal Ibarreta Auzo Elkartea y el Colectivo Cultural El Trastero. Bajo el lema "Ez dadila haria eten!", el próximo domingo 12 de noviembre, a partir de las 13.00 horas, en la Plaza Canarias, los y las musikaris y dantzaris jóvenes de Laguntasuna presentarán un espectáculo especialmente preparado para la ocasión.

Aurten ere, Laguntasunak Zuberoako ikastolen aldeko gabonetako saskien salmentan lagunduko du

Irudia
Aurten ere, Laguntasuna Elkarteak Zuberoako Ikastolen gabonetako saskitxoen banaketan lagunduko du, ikastolen jarduerak finantzatzen laguntzeko helburuarekin gure aletxoa jarriz. Gainera, 2023a oso urte berezia da Ikaskolirentzat, 20 urte betetzen baitira proiektua abiarazi zutenetik. Zorionak! Eskualde bakoitzean, bertako euskara zein kultur elkarteek kudeatzen dute saskien banaketa, eta Ezkerraldea-Meatzaldean Laguntasuna da arduraduna. Aurreko urteetan erabilitako sistema mantenduko da edizio honetan ere: saskiak zuzenean  ikaskoli.eus  webgunean erosteko aukera dago, azaroaren 1etatik 26ra arte, ´ Laguntasuna dantza taldea ´  banaketa gune bezala aukeratuz. Banaketa eguna abenduaren 16an aurreikusi du ikaskolik (larunbata), eta gure egoitzan izango da ( Elexpuru 7 behea - Barakaldo ). Egoera aldatzen bada, ikaskoli zuzenean jarriko da zuekin harremanetan. Un año más, Laguntasuna Elkartea colabora en el reparto de cestas navideñas de las Ikastolas de Zuberoa, poniendo nuestro granit

Hemen da San Bizenteko Euskal Jaia 2023! / ¡Ya está aquí la Euskal Jaia de San Bizente!

Irudia
Hemen da aurtengo San Bizenteko Euskal Jaia! Beste behin, igande honetan, urriak 8, Laguntasuna Elkarteak auzoko ostalariekin batera antolatzen duen Errosario Eguneko Euskal Jaia ospatuko dugu, tradizio barakaldarra mantenduz. Iganderako programa berezia prestatu dugu, eta izugarrizko giroa izango dugu San Bizenten: azoka tradizionala, musika, dantza, erraldoiak eta buruhandiak, sukalkia, bertsoak, zanpantzarrak, suzko zezena... Eta nola ez, gure Euskal Jaiaren osagai sekretua: lagun arteko giro aparta! Anima zaitez eta etor zaitez zure kuadrillarekin San Bizenteko Euskal Jaia ospatzera.  ¡Ya está aquí la Euskal Jaia de San Bizente! Otro año más, este domingo 8 de octubre celebraremos la Euskal Jaia que desde Laguntasuna organizamos junto a la hostelería del barrio, mantiendo así esta tradición barakaldesa. Para ello, hemos preparado un programa especial para llenar el barrio de cultura, de música, danza, feria, gigantes y cabezudos, sukalki, bertsoak, zanpantzarrak, toro de fuego...Y

Ikasturte berriarekin, berriz gurekin da Barakaldo Erromerian, larunbatean 19.00etan San Bizenten

Irudia
Kurtso berriaren hasierarekin, bueltan da Barakaldo Erromerian programa, 2006. urtetik aurrera Laguntasunak etengabean antolatu dituen erromeria saioak. Larunbatean, irailaren 23an, izango dugu saioa, 19.00etan San Bizenteko plazan, dantzaz eta musikaz gozatzeko aukera paregabearekin. Eta ikasturteari hasiera modu paregabean emateko, Erreka-Ortuko lagun musikariak izango ditugu oholtzan. Anima zaitez eta etorri gurekin dantzatzera eta ondo pasatzera! Con el comienzo del nuevo curso, vuelve el programa Barakaldo Erromerian, la serie de romerías que en Laguntasuna venimos organizado ininterrumpidamente desde el año 2006. La próxima sesión será el sábado 23 de septiembre, a las 19.00, cuando disfrutaremos de la danza y la música en la plaza de San Vicente. Y para dar el inicio del curso de una manera excepcional, contaremos con la presencia de nuestros amigos y amigas musikaris del Erreka-Ortu. ¡Anímate y ven con nosotr@s a bailar y disfrutar!

Uganda eta Errumania izango ditugu uztailaren 24an, Barakaldoko Nazioarteko V. Folklore Jaialdian / Uganda y Rumanía nos visitarán este 24 de julio, con motivo del V. Festival Internacional de Barakaldo

Irudia
Nazioarteko V. Jaialdian Ugandako "Crane Performers" eta Errumaniako "Doina Timisului" taldeek hartuko dute parte, eta Laguntasuna anfitrioi gisa. Aurten, uztailaren 24an, astelehena, izango da hitzordua, 20.00etan Barakaldoko Eskulturen Parkean. Aurten ere, Laguntasuna Elkarteak Barakaldoko Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatuko du, Barakaldoko Udalaren laguntzarekin eta Portugaleteko Elai Alai taldearen laguntza estimagarriarekin, bosgarren edizioan. Entebbetik (Kampala), Crane Performers taldea izango dugu bisitan. Ugandako hiriburutik musika eta dantza ekarriko dizkigute, tradizioz betetako herrialde honetan soinu berri harrigarrien oihartzunetan oinarrituta. Geroago sortutako musika-tresna berriei, non “tam-tam-tamaren” oihartzuna nabarmen aberastu baitzen, inguruko nazioen mugimenduak, musikak eta erritmoak gehitzen zaizkie. Hala, bertaratutakoek zurezko flautak, kobrez edo azalez estalitako danbor handiak, tronpa baten antza duten eta dantzan jartzen duten

Laguntasuna Erraldoi Konpartsaren 25. urteurrena ospatzeko, Erraldoien Bilkura berezia prestatu dugu uztailaren 23an / El 23 de julio celebramos el 25 aniversario de la Comparsa de Gigantes Laguntasuna, con un encuentro de gigantes especial.

Irudia
Aurreratu genuen bezala, oso urte berezia da Laguntasuna Elkartearentzat: gure erraldoiek 25 urte bete dituzte aurten !!! Horregatik, txapa eta pintura saio batzuen ostean dotore-dotore jarri ditugu eta Erraldoien Bilkura berezia prestatu dugu uztailaren 23an, Karmengo Jaien azken egunean. 12.00etan hasiko gara Barakaldoko Herriko Plazan, eta ostean, kalez kale ibiliko gara: Batzar Orokorrak, Anaien Parkea, Enkarterri eta Foruen Pasealekua. Sei konpartsek parte hartuko dute ospakizunean: Algorta, Ondalan, Orduña, Trapaga, Barakaldoko Udal Erraldoiak eta nola ez, Laguntasuna. Laguntasuna erraldoien konpartsa, Eusko Jaurlaritzak kultur ondare ukiezin gisa katalogatua , 1998 urtekoa da. Udalari Barakaldoko Udal Erraldoiak berreskuratzeko proposamena egin genion, eta ezezkoa jaso ostean, Laguntasunako kideok gure ekimenez berreskuratu genituen, lau figura historikoetan oinarrituta: - Galindo de Retuerno Jauna , 1340an Barakaldo sortu zuena, Lopez Gonzalo de Zorroza eta Sancho Lopez de Bar

Laguntasunak parte hartze akitboa izango du 2023ko Karmenetan

Irudia
Hemen ditugu Karmengo Jaiak! Barakaldarrok prest gaude urteko egun alaienak bizitzeko, eta Laguntasuna Elkarteko kideok ere gogor lan egin dugu euskal kulturak gure herriko jaietan duen lekua aldarrikatzeko. Horregatik, hamaika ekintza prestatu ditugu Karmengo Jai hauetan gure kulturaz gozatzeko: dantzak, musikak, tradizio barakaldarrak... Anima zaitezte eta etorri gurekin Karmengo Jaietan ondo pasatzera!

Laguntasuna 2023-2024 matrikula irekita!!

Irudia
Laguntasuna Elkarteak bere Dantza Eskolan matrikulatzeko aldia ireki du. 2018an edo lehenago jaio diren txiki eta gazteentzat. Oraindik izena eman ez baduzu, orain daukazu aukera. Giro paregabean euskal dantzak ikasi nahi badituzu, lagun berriak egin, euskaraz gozatu... Anima zaitez eta ez utzi biharko! Izena emateko, jar zaitezke gurekin harremanetan, WhatsAppez, telefonoz edo emailez: 629 45 55 70 lagun@laguntasuna.eus Laguntasuna Elkartea abre plazo de matriculación para la Dantza Eskola del curso 2023/2024, para txikis y jóvenes que hayan nacido en 2018 o antes. Si todavía no te has apuntado, aprovecha esta oportunidad. No hay mejor opción para aprender Euskal Dantzak en un ambiente agradable, hacer nuevos amigos, amigas y disfrutar en euskara. Anímate y no lo dejes para mañana!! Para inscribirte, ponte en contacto con Laguntasuna, via mail, WhatsApp o telefónica: 629 45 55 70 lagun@laguntasuna.eus

Igandean, ekainak 25, Santa Luziako erromeriaren berreskurapenaren 10. urteurrena ospatuko dugu

Irudia
Datorren igandean,  hilak 25 , jada tradizio bihurtu den  Santa Luziako erromeria ospatuko dugu. Eta edizio hau oso berezia izango da, 10 urte pasa baitira Laguntasuna lehendabizikoz Argalario mendiaren magalean dagoen auzo barakaldarrera igo zenetik. Gure hiriko kultura eta tradizioak aztertzean  egin genituen elkarrizketen ondorioz, zenbait datu jaso genituen,  barakaldar ondare artistiko-kulturala mantentzeko helburuarekin . Horrela, jakin genuen 40. hamarkadaren inguruan auzo honetan zegoen baseliza suntsituta geratu eta erromeria desagertu zela. Aurtengo edizio honetarako egitarau berezia prestatu dugu, Elizateko Aurreskuaz gain; txistulariak, dultzaineroak, trikitrilariak eta harrizulatzaileak izango dituena. El próximo  domingo 25 de junio  realizaremos la ya tradicional romería a Santa Lucía, barrio situado en las faldas del Argalario, en una edición muy especial ya que se cumplen 10 años desde que Laguntasuna recuperó la romería barakaldesa. La idea surgió como consecuencia de

Garazi Fernandez Laguntasunako kidea hautatu du Argentinako Villa Mariako Euzko Etxeak Anima Zaitez programan parte hartzeko / Euzko Etxea de Villa María (Argentina) elige a Garazi Fernández, miembro de Laguntasuna, para participar en Anima Zaitez

Irudia
Uztailaren 14tik 30era Villa Mariako Euzko Etxean (Kordoba, Argentina) egongo da Laguntasuna Elkarteko kidea den Garazi Fernandez gazte barakaldarra, Anima Zaitez programaren 6. edizioan parte hartzen. Villa Mariako "Euzko Etxea" Euskal Etxeak antolatzen du programa hau, Euskal Herriko gazteak eta Argentinako euskal diaspora hurbiltzeko helburuarekin. Beste hiru euskal gazteekin bidaiatuko da Garazi Fernandez: Larraitz Goikoetxea (Beasaingo euskara irakaslea eta Ostadar Dantza Taldeko kidea), Iñaki Landa (Gasteizko Historia eta Filosofia irakaslea) eta Garazi Suinaga (Gorlizeko euskal filologoa). Anima Zaitez kulturtrukean gazte boluntario hauek Villa Mariako euskal familiekin egongo dira eta musika, dantza, historia, kultura zein euskara tailerrak emango dituze bertako Euskal Etxean. Bestalde, bertako landa eskolak bisitatuko dituzte eta Villa Mariako Unibertsitate Nazionalean harrera egingo diete, besteak beste. Flor Deniz Euzko Etxeko batzordekide eta Anima Zaitez programa

Datorren larunbatean, apirilak 22, Barakaldo Erromerian bueltatuko da!

Irudia
Bueltan da kurtso honetako Barakaldo Erromerian programa! Eguraldi onarekin batera, Laguntasuna Elkarteak tradizioa bilakatu den erromeria saioen bigarren txandari ekingo dio. Apirilaren 22an (larunbata) izango da hurrengo hitzordua, 19.00etan San Bizenteko Elizateko Plazan. Eta uda heldu baino lehen, maiatza eta ekainean beste bi saio aurreikusi ditugu. Animatu eta erdu gurekin dantzaz gozatzera! ¡Vuelve el programa Barakaldo Erromerian! Con la llegada del buen tiempo, Laguntasuna Elkartea vuelve con sus ya tradicionales sesiones de romería. Así, la próxima cita será el próximo 22 de abril, sábado, a las 19.00 en la Plaza de la Anteiglesia de San Bizente. Antes de verano están previstas otras dos sesiones, en mayo y junio respectivamente. ¡Animaos y venid a disfrutar de la danza con nosotras y nosotros!

Larunbatean, martxoak 25, Union Sport taldearen 100. urteurrena ospatzeko musika, dantza eta kantu emanaldia antolatu du Laguntasunak

Irudia
San Bizenten urte biribila da aurtengoa!!! Auzoko Union Sport San Vicente talde historikoa bere mendeurrena ospatzen ari da, eta nola ez, Laguntasunako kideok ere ospakizunaren parte izan nahi dugu. Horregatik, datorren larunbatean 18.30etan "Geuk Egiña" musika, dantza eta kantu emanaldia izango dugu Elizateko Plazan, auzoko futbol taldeak 100 urte betetetzea ez delako gauza makala. ¡¡¡¡Estamos de celebración en el barrio!!!! Y es que este año el Unión Sport San Vicente cumple su primer centenario, y cómo no, desde Laguntasuna no queríamos perdernos tal efeméride. Así, el próximo sábado, 25 de marzo, ofreceremos "Geuk Egiña", un espectáculo de danza, música y canto, a las 18.30h en la Plaza de la Anteiglesia. San Bizenten bagarelako! Zorionak, ekipo!

Otsailaren 26an, Karraskoliendas euskal inauteriak ospatuko ditugu San Bizenten / El 26 de febrero celebramos las Karraskoliendas en el barrio

Irudia
Datorren otsailaren 26an, igandea, Laguntasuna Elkarteko kideok berriz ere San Bizenteko kaleetara irtengo gara Karraskoliendas ospatzera, Barakaldoko eta Ezkerraldeko euskal inauteri tradizionalak ospatzera. Izan ere, aurten ere iaz martxan jarritako egitasmoarekin jarraitu nahi dugu, eta Karraskoliendas barakaldar ohitura zaharra mantendu. Tradizioa jarraituz, inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak. Jose Ignacio Homobono Martinez adituaren arabera, Karraskoliendasekin neska-mutilek komunitatearekin eta auzoarekin zuten lotura indartzen zuten, erritu baten bidez: pubertarotik mozaletasunera igarotzea eta koadrilaren parte bilakatzea. Elizateko auzo gehienetan ospatzen ohi zen, batez ere eremu landatarretan. San Bizente auzoan ospakizun honen inguruan dauden azken albiste dokumentalak 1919koak dira, auzoko gazteek eskea egiteko baimena udalari erregutu ziotenean, “herriko ohitura zaharrak gorde eta kontserbatzeko irrikaz”. Enkarterriko beste hain

Laguntasuna 2023ko San Bizenteko jaietan eragile aktiboa izango da, eta nobedadeak datoz! / Laguntasuna potencia su participación en las Fiestas de San Bizente, con novedades

Irudia
Urte berriarekin, asmo berriak! Aurten ere, Laguntasuna Elkartea eragile aktiboa izango da urtarrilaren 20tik 29ra ospatuko ditugun San Bizenteko jaietan, eta bere parte-hartzea handituko du. Izan ere, 2023ko edizio honetan tradizio bilakatu diren ekintzak mantenduko ditugu: kantujira, erromeria, dantza eta musika emanaldiak, erraldoiak, Barakaldoko Elizateko Aurreskua... Eta nobedade gisa, urtarrilaren 22an MAKALA FOLK eguna jarriko dugu martxan San Bizenteko Jai Batzordearekin batera. MAKALA FOLKaren hastapenak aurkitzeko pasaden mendera jo behar dugu, 1998ra hain zuzen ere. Urte horretan ospatu genuen LAGUNFOLK - Folk Gaua ekimenaren lehenengo edizioa, gure lokalean geneukan txosna musikaz eta folklorez betetzen. Parte-hartzaileen eraginez eta denboraren poderioz, ekimena eboluzionatuz eta finkatuz joan zen. Hainbat urtez errepikatu genuen esperientzia polit hau, eta Ezkerraldeko erreferente bilakatu zen folk musikari dagokionez, txoko ezberdinetatik etorritako talde eta lagunei esk