Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: uztaila, 2024

Brasil eta Kazakhstan izango ditugu uztailaren 22an, Barakaldoko Nazioarteko VI. Folklore Jaialdian / Brazil y Kazajistán nos visitarán este 22 de julio, con motivo del VI. Festival Internacional de Barakaldo

Irudia
Barakaldoko Nazioarteko Jaialdiaren VI. edizioan Brasilgo "BALE DA CULTURA NEGRA DO RECIFE" eta Kazajistango "NAZ FOLKLORE TALDE NAZIONALA" taldeek hartuko dute parte, Laguntasuna anfitrioia izanda. Aurten, uztailaren 22an, astelehena, izango da hitzordua, 19.30etan Barakaldoko Eskulturen Parkean. Aurten ere, Laguntasuna Elkarteak Barakaldoko Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatuko du, Barakaldoko Udalaren babesarekin eta Portugaleteko Elai Alai taldearen laguntza estimagarriarekin, seigarren edizioan. “BALE DA CULTURA NEGRA DO RECIFE” talde brasildarra Recifetik dator, Pernambuco estatuko hiriburutik. Hiri honek beste ezeinek ez bezala irudikatzen du kultura-aniztasuna, arraza, kolore eta tradizioen nahasketa sinestezin baten emaitza. Recife kaleko inauteriengatik da ezaguna, "Galo da Madrugada". Ekitaldiak adierazpen musikaleko forma bereziak biltzen ditu, hala nola, "frevo", "maracatu" eta "manguebeat", nazioartean ezagun

Uztailaren 21ean Barakaldoko Erraldoien Bilkura ospatuko dugu / Barakaldo celebra su Concentración de Gigantes este 21 de julio

Irudia
Aurtengo Barakaldoko Karmengo Jaietan Erraldoien Bilkura berezi-berezia antolatu dugu Laguntasunaren 75. urteurrenaren harira, jaien azken egunean, uztailaren 21ean (igandea). Sei konpartsek hartuko dute parte: Algortako Agurra, Deustuko Ondalan, Traparango Danetarako-Danok, Barakaldoko Udal Erraldoiak eta nola ez, Laguntasuna. 12.00etatik aurrera, 28 erraldoi eta beste hainbeste buruhandi elkartuko eta Barakaldoko kaleetatik zehar ibiliko gara: Herriko Plaza, Batzar Orokorrak, Anaien Parkea, Enkarterri eta Foruen Pasealekua. Laguntasuna erraldoien konpartsa, Eusko Jaurlaritzak kultur ondare ukiezin gisa katalogatua , 1998 urtekoa da. Udalari Barakaldoko Udal Erraldoiak berreskuratzeko proposamena egin genion, eta ezezkoa jaso ostean, Laguntasunako kideok gure ekimenez eta baliabide propioekin berreskuratu genituen, lau figura historikoetan oinarrituta: - Galindo de Retuerno jauna , 1340an Barakaldo sortu zuena, Lopez Gonzalo de Zorroza eta Sancho Lopez de Barakaldo jaunekin batera. -

Laguntasunak, pregoilari, Karmengo Jaietan programa berezia eskainiko du / Laguntasuna, pregonera, ofrece un programa especial para los Karmenak

Irudia
Hemen ditugu gure Karmenak! Barakaldarrok prest gaude urteko egun alaienak bizitzeko, eta Laguntasuna Elkarteko kideok ere gogor lan egin dugu euskal kulturak gure herriko jaietan duen lekua aldarrikatzeko. Gainera, aurten oso edizio berezia izango da, Laguntasunak 75 urte betetzen dituen honetan jaietako pregoilariak izango baikara. Horregatik, hamaika ekintza prestatu ditugu Karmengo Jai hauetan gure kulturaz gozatzeko: dantzak, musikak, tradizio barakaldarrak... Anima zaitezte eta etorri gurekin Karmengo Jaietan ondo pasatzera! >> Programa osoa ikusi << ¡Ya están aquí nuestros Karmenak! Los barakaldeses y barakaldesas estamos preparadas para disfrutar de los días más alegres del año, y como no puede ser de otra manera, desde Laguntasuna hemos trabajado duro para reivindicar el lugar que nuestra cultura merece en las fiestas de nuestro Barakaldo. Además, este año será una edición muy especial, ya que en plenas celebraciones de nuestro 75 aniversario, tendremos el honor de