Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: iraila, 2024

Laguntasunak San Bizenteko ostalariekin batera Euskal Jaia antolatuko du urriaren 6an / Laguntasuna y la hostelería de San Bizente organizan la Euskal Jaia este 6 de octubre

Irudia
Hemen da aurtengo San Bizenteko Euskal Jaia! Beste behin, urriaren 6an (igandea), Laguntasuna Elkarteak auzoko ostalariekin batera antolatzen duen Errosario Eguneko Euskal Jaia ospatuko dugu, tradizio barakaldarra mantenduz. Iganderako programa berezia prestatu dugu, eta ekintza mordoa izango dugu San Bizenten: azoka tradizionala, musika, dantza, erraldoiak eta buruhandiak, sukalkia, magia, zanpantzarrak, suzko zezena... Eta nola ez, gure Euskal Jaiaren osagai sekretua: lagun arteko giro aparta! Anima zaitez eta etor zaitez zure kuadrillarekin San Bizenteko Euskal Jaia ospatzera.   ¡Ya está aquí la Euskal Jaia de San Bizente! Otro año más, este domingo 8 de octubre celebraremos la Euskal Jaia que desde Laguntasuna organizamos junto a la hostelería del barrio, mantiendo así esta tradición barakaldesa. Para ello, hemos preparado un programa especial para llenar el barrio de cultura, de música, danza, feria, gigantes y cabezudos, sukalki, magia, zanpantzarrak, toro de fuego...Y como no, c

Irailaren 28an, larunbata, MAKALA FOLK II Musika Eguna ospatuko dugu San Bizenten / El sábado 28 de septiembre, celebramos MAKALA FOLK II Musika Eguna en San Bizente

Irudia
Udatik bueltan, Laguntasunako kideak berriz ere 75. urteurrena ospatzeko lanetan buru-belarri murgildu dira. Hori dela eta, irailaren 28an, larunbata , San Bizente auzoan MAKALA FOLK II Musika Eguna ospatuko dugu, iaz arrakasta handiz martxan jarri genuen proiektua. Hala ere, MAKALA FOLKaren hastapenak aurkitzeko pasaden mendera jo behar dugu, 1998ra hain zuzen ere. Urte horretan ospatu genuen LAGUNFOLK - Folk Gaua ekimenaren lehenengo edizioa, auzoko jaietan gure lokalean geneukan txosna musikaz eta folklorez betetzen. Parte-hartzaileen eraginez eta denboraren poderioz, ekimena eboluzionatuz eta finkatuz joan zen. Hainbat urtez errepikatu genuen esperientzia polit hau, eta Ezkerraldeko erreferente bilakatu zen folk musikari dagokionez, txoko ezberdinetatik etorritako talde eta lagunei esker: Sugan, Dronadar, Kalima, Aragoiko Gaiteroak, Feile, Ceo do Sil... Eta nola ez, Laguntasunako musikarien ezinbesteko partehartzearekin ere.  Aurten, iaz berriz landatu genuen hazi hori indartzea d