Laguntasunak MAKALA FOLK III ospatuko du maiatzaren 30ean San Bizente auzoan / Laguntasuna celebrará MAKALA FOLK III el próximo 30 de mayo en el barrio de San Bizente
Eguraldi onaren etorrerarekin batera, Laguntasunako kideak berriz ere buru-belarri murgildu dira MAKALA FOLK eguna antolatzeko lanetan. Hori dela eta, maiatzaren 30ean, larunbata, San Bizente auzoan jaialdi honen hirugarren edizioa ospatuko dugu, azken urteotan herrian arrasto berezia utzi duen ekimena. Aurreko edizioetan bezala, musikak, kale giroak eta kultur tradizionalak izango dute protagonismo osoa egun osoan zehar. Programazioaren barruan, luthier azoka izango dugu, artisau ezberdinek euren instrumentuak eta lanak erakutsiko dituzten gunea; kalejirak ere ez dira faltako, auzoko kaleak musikaz eta giroz betez; eta arratsaldean, Rula eta Besaide taldeen kontzertuek emango diote amaiera egunari. MAKALA FOLKaren hastapenak aurkitzeko pasaden mendera jo behar dugu, 1998ra hain zuzen ere. Urte horretan ospatu genuen LAGUNFOLK – Folk Gaua ekimenaren lehenengo edizioa, auzoko jaietan gure lokalean geneukan txosna musikaz eta folklorez betetzen zuena. Parte-hartzaileen eraginez eta...