Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2019

`Dantza Taupadak´ ikuskizunarekin 70. urteurrenari bukaera biribila eman diogu

Irudia
Laguntasunako Dantzariak Laguntasuna Elkartearen 70. urteurrena modu ezinhobean bukatu dugu pasaden abenduaren 21ean Barakaldo Antzokira hurbildu ziren lagunei ´ Dantza Taupadak´ dantza eta musika tradizionalaren ikuskizun berezia eskaintzen. Bertan, Laguntasunaren historia zabalean eta Euskal Herri osoko folklorean zehar bideratzeko aukera paregabeaz baliatu ziren. Fran Muñozen zuzendaritzapean, gaur egungo elkarteko dantzari eta musikariek duela zazpi hamarkada proiektua ezarri zutenei omenaldia egin nahi izan diete, modu atsegin eta originalean, jatorrizko nortasuna galdu barik , eszenaratze arduratsuarekin eta kontzeptuaz eguneratuz . Hiru ataletan zehar, ikuskizunak Euskal Herriko geografia eta errituak ezagutzeko bidaia batean murgiltzeko aukera eman zuen, Bizkaiko Dantzari Dantzak duen kemenetik Zuberako Branleak aurkezten duen baretasunera, askotariko dantzez gozatzen. Horrela, Euskal Herriko txoko bakoitzak hain berezko dituen dantza sentimenduak eta mo