BARAKALDO, FOLKLOREARI EUTSIZ
Barakaldon dantza maite duen edonorentzat egun garrantzitsua izan zen pasaden larunbatekoa, Euskal Herriko Dantzari Eguna hemen ospatu baitzen. Zazpi herrialdeetako ehundaka dantzari Bizkaiko bigarren hirian bildu ziren, Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako egitarauan parte hartzeko. Larunbat osoan zehar ospatutako jaia erraldoi eta musikariekin abiarazi zen, herriko kaleak esnatzeaz arduratu zirenak. Eguerdian, barakaldarrek Elizateko Plazan kantu-dantza saioaz gozatzeko aukera izan zuten . 16.30etan dantza taldeei harrera egiteaz gain, folklore azoka martxan jarri zen, gaueko bederatziak arte ehundaka lagun hartu zituena. Arratsaldeko seiretan dantzarien ordua heldu zen. Alkartu Ikastolan 30 talde ezberdinetako 600 dantzari baino gehiago bildu ziren ohikoa den kalejira egiteko, Laguntasunak, anfitrioi gisa, horren buru izan zelarik. Elizaurreko plazara heltzean, talde guztiek batera Agintarienarekin hasi zuten dantzaldi nagusia, bertan Amai...