Argitalpenak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Maiatza, 2017

LAGUNTASUNA TRAPAGARANGO DANTZARI EGUNEAN

Irudia
Dakizuenez, maiatzaren 21ean, Laguntasunako dantzari eta musikariak Trapagaranera joan ginen, Dantzarien Biltzarrak antolatutako Dantzari Eguna ospatzera. Urtero lez, Bizkaiko  4000 dantzari inguru elkartu ginen, eta ohikoak diren dantzak egin genituen (Dantzari Dantza, Gipuzkoako Dantzak, Dantzari Txikiak, Ibarzabal, Eltziego, Gorulariak, Kaixarranka eta Larrain Dantza). Gure dantzariek 30 graduko tenperatura jasan zuten, baina ala ere, oso ondo dantzatu zuten. Ekitaldia eta gero, erlaxatzeko momentua ailegatu zen, gerizpean jateko edota bertan zegoen merkatu tradizionala bisitatzeko. Arratsaldeko 4.30etan, jaia berrabiarazi zen, Luhartz taldeak eskainitako erromeriarekin. Lau ordu inguru iraun zuen, eta ezkontza-eskaera eta guzti egon zen. Izugarrizko eguna bizi genuen! Como la tradición manda, el 21 de mayo los dantzaris y músicos de Laguntasuna acudimos al Bizkaiko Dantzari Eguna organizado por el Dantzarien Biltzarra . En Trapagaran nos encontramos con cerca de 4000 d

LUTXANAKO JAIAK 2017

Irudia
Maiatzaren 7an, igandea, Laguntasunako kide gazteenak Lutxanan egon ziren, auzoko jaiak zirela-eta Amaia Dantza taldeak prestatutako alardean parte hartzeko. Eguraldi onaren laguntzarekin, itzelezko emanaldia eskaini zuten. Orain, kurtsoaren azken txanpan, Bizkaiko Dantzari Eguna ri eta kurtso bukaerako jaiari gogor emango diegu. Eman egurra!! El pasado domingo 7 de mayo, los y las más jóvenes de Laguntasuna acudieron a las fiestas de Lutxana, para participar en el alarde organizado por el Amaia. Con la compañía del buen tiempo, hicieron una actuación de lujo. A partir de ahora nos ponemos a trabajar para el Bizkaiko Dantzari Eguna y la fiesta de fin de curso. ¡No queda nada! Eskerrik asko guztioi! Argazki gehiago | Más fotos   Eskerrik asko Bego argazkiengatik