Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2024

Laguntasunak 23. Korrikaren lekukoa eraman du San Bizenten, 75 urte betetzen dituen honetan

Irudia
Oso urte berezi eta hunkigarria izaten ari da Laguntasuna Elkarteko kide guztiontzat. Gure 75. urteurrena ospatzen dugun honetan, Korrikaren 23. edizioa Barakaldotik igaro da martxoaren 21ean, eta San Bizenteko elkarte eragileok, auzoko ostalari eta dendariekin eskuratzen dugun kilometroan lekukoa eramateko ohorea izan dugu. Halaber, aurten ere Korrika Kulturalean parte hartu dugu, eta San Bizenteko kaleetara euskal kultura atera dugu, Korrikaren zain geuden bitartean gure musika, dantza, kantu eta buruhandiekin giroa sortzen.

Martxoaren 21ean 23. Korrikari ongietorria emango diogu San Bizenten!

Irudia
Dakizuen bezala, aurtengo 23. Korrika Barakaldotik martxoaren 21ean pasatuko da, eta San Bizentetik zehazki 21.30ak aldera. Hori dela eta, Laguntasunak ilusio handiz Korrika Kulturalean parte hartuko du, Korrika heldu baino lehen auzoko kaleetara gure kultura atera eta giroa sortzen joateko. 19.00etan hasita, gure musika, dantza, kantu eta buruhandiekin auzoa astinduko dugu. Anima zaitez eta etorri gurekin euskararen alde egitera! 23. Korrika martxoaren 14tik 23ra egongo da Euskal Herriari bira emanez, Irundik Baionarat. Edizio honen ibilbidea Korrikaren webgunean ikus daiteke: korrika.eus/eu/ibilbidea  Hementxe daukazue Barakaldon egingo diren kilometroen mapa: