Laguntasunak San Bizenteko Euskal Inauterian Karraskoliendas ospatuko du / Laguntasuna recupera las Karraskoliendas en el Carnaval Vasco de San Bizente
Datorren igandearen 6an, larunbata, 12.30etatik aurrera Laguntasuna Elkarteak berriz ekingo dio San Bizenteko Euskal Inauteriari, edizio honetan nobedade esanguratsuarekin. Izan ere, aurtengo auzoko inauterietan Karraskoliendas Barakaldoko ohitura zaharra berreskuratu nahi izan dugu. Tradizioa jarraituz, inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak. Jose Ignacio Homobono Martinez adituaren arabera, Karraskoliendasekin neska-mutilek komunitatearekin eta auzoarekin zuten lotura indartzen zuten, erritu baten bidez: pubertarotik mozaletasunera igarotzea eta koadrilaren parte bilakatzea. Elizateko auzo gehienetan ospatzen ohi zen, batez ere eremu landatarretan. San Bizente auzoan ospakizun honen inguruan dauden azken albiste dokumentalak 1919koak dira, auzoko gazteek eskea egiteko baimena udalari erregutu ziotenean, “herriko ohitura zaharrak gorde eta kontserbatzeko irrikaz”. Enkarterriko beste hainbat lekutan ere ospatzen zen jaia, leku batzuetan berreskur