Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urtarrila, 2023

Laguntasuna 2023ko San Bizenteko jaietan eragile aktiboa izango da, eta nobedadeak datoz! / Laguntasuna potencia su participación en las Fiestas de San Bizente, con novedades

Irudia
Urte berriarekin, asmo berriak! Aurten ere, Laguntasuna Elkartea eragile aktiboa izango da urtarrilaren 20tik 29ra ospatuko ditugun San Bizenteko jaietan, eta bere parte-hartzea handituko du. Izan ere, 2023ko edizio honetan tradizio bilakatu diren ekintzak mantenduko ditugu: kantujira, erromeria, dantza eta musika emanaldiak, erraldoiak, Barakaldoko Elizateko Aurreskua... Eta nobedade gisa, urtarrilaren 22an MAKALA FOLK eguna jarriko dugu martxan San Bizenteko Jai Batzordearekin batera. MAKALA FOLKaren hastapenak aurkitzeko pasaden mendera jo behar dugu, 1998ra hain zuzen ere. Urte horretan ospatu genuen LAGUNFOLK - Folk Gaua ekimenaren lehenengo edizioa, gure lokalean geneukan txosna musikaz eta folklorez betetzen. Parte-hartzaileen eraginez eta denboraren poderioz, ekimena eboluzionatuz eta finkatuz joan zen. Hainbat urtez errepikatu genuen esperientzia polit hau, eta Ezkerraldeko erreferente bilakatu zen folk musikari dagokionez, txoko ezberdinetatik etorritako talde eta lagunei esk