Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2023

Laguntasuna Elkarteak gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa dizkizue

Irudia
Laguntasuna Elkarteko kide guztion partez, zorionak eta urte berri on 2024! Urte berria euskal kulturaz betea etor dadila! En nombre de todos y todas las que formamos Laguntasuna, queremos desearos unas felices fiestas y próspero año nuevo 2024. Nuestros mejores deseos para un año nuevo lleno de cultura.

Badator Olentzero, eta aurten egun bat lehenago!

Irudia
Laguntasuna Elkartean hunkituta bezain lanpetuta gaude, Olentzerorekin hitz egin ostean esan baitigu jada Barakaldorako bidean dela. Horregatik, Barakaldoko Udalarekin batera lanean jarri gara Olentzero eta Maridomingiri inoiz baino harrera handiena egiteko. Izan ere, aurten lehenengo aldiz abenduaren 23an egingo diegu ongietorria, eta aurrez-aurre agurtzeko aukera gehiago izango dituzte Barakaldoko haurrek. Ez ezazue galdu prestatu dugun egitarau zabala eta etorri gurekin Olentzeroren jaia Barakaldon ospatzera! Info guztia: barakaldo.eus