`Dantza Taupadak´ ikuskizunarekin 70. urteurrenari bukaera biribila eman diogu


Laguntasunako Dantzariak
Laguntasuna Elkartearen 70. urteurrena modu ezinhobean bukatu dugu pasaden abenduaren 21ean Barakaldo Antzokira hurbildu ziren lagunei ´Dantza Taupadak´ dantza eta musika tradizionalaren ikuskizun berezia eskaintzen. Bertan, Laguntasunaren historia zabalean eta Euskal Herri osoko folklorean zehar bideratzeko aukera paregabeaz baliatu ziren.

Fran Muñozen zuzendaritzapean, gaur egungo elkarteko dantzari eta musikariek duela zazpi hamarkada proiektua ezarri zutenei omenaldia egin nahi izan diete, modu atsegin eta originalean, jatorrizko nortasuna galdu barik, eszenaratze arduratsuarekin eta kontzeptuaz eguneratuz.

Hiru ataletan zehar, ikuskizunak Euskal Herriko geografia eta errituak ezagutzeko bidaia batean murgiltzeko aukera eman zuen, Bizkaiko Dantzari Dantzak duen kemenetik Zuberako Branleak aurkezten duen baretasunera, askotariko dantzez gozatzen.

Horrela, Euskal Herriko txoko bakoitzak hain berezko dituen dantza sentimenduak eta moduak transmititzea lortu du, gure ondare inmaterialaren aberastasuna adierazteaz batera.


Emanaldiak, Laguntasuna Elkarteak bere historian zehar plazaraturiko dantza batzuk eta orain arte eskaini ez dituen beste batzuk bildu ditu. Hauek guztiak gaur egunera egokituak izan dira, gure folklorea duIntasunez hornitu eta ikusleak axolagabe utzi ez duen lana sortuz.



Laguntasuna ha celebrado durante este 2019 su 70 aniversario y como colofón a los actos que ha realizado a lo largo de todo el año para celebrar tal efeméride, ofreció el espectáculo de Danza y Música Tradicional ´Dantza Taupadak´, con el cual ha hecho un repaso a su dilatada historia así como al folklore de toda Euskal Herria.

Bajo la dirección de Fran Muñoz, las y los actuales dantzaris y músicos han brindado un homenaje a aquellos que hace siete décadas marcaron el camino que actualmente sigue la Asociación, de una forma amena y original actualizando conceptos sin perder la identidad original y con una cuidadosa puesta en escena.

Grupo de Dantzas y Paloteado de Ribaforada
A lo largo de sus tres actos, el espectáculo nos ha llevado en un viaje imaginario por la geografía y los ritos de Euskal Herria, con una amplia variedad de piezas que van desde la enérgica Dantzari Dantza de Bizkaia hasta la calma y serena Branlea de Zuberoa, transmitiendo de esta manera el sentir y las diferentes formas de bailar que hay en cada rincón del País así como la riqueza de nuestro patrimonio inmaterial.

Este montaje esta formado a partir de danzas interpretadas históricamente por Laguntasuna y otras de nueva incorporación, adaptadas todas ellas al tiempo actual, dando como resultado una obra que dignifica nuestro folklore y no ha dejado indiferente a la espectadora.

ESKER ONAK:
- Fran Muñoz, zuzendari artistikoa.
- Laguntasunako Dantzariak, Musikariak eta Erraldoien Konpartsa.
- Jantzien eta materialaren arduran ibili den taldea: Lorena, Olalla, Iker, Amaia, Maite eta Bittori.
- Oinarin Dantza Taldeko Joaldunak
- Grupo de Dantzas y Paloteado de Ribaforada.
- Eider Zenarruzabeitia trikitilaria eta Ibon Koteron albokaria
- Ander Paternain, makilaria.
- Josune Reoyo argazkilaria
- Barakaldo Antzokia eta bertako langileak.
- Barakaldoko Udala
Eta nola ez, gurekin euskal kulturaz gozatzera antzokira hurbildu zineten guzti-guztiak!!!!


Iruzkinak