Maiatzaren 16an, 2021eko Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko dugu
Bihar, maiatzak 16, 2021. urteko Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko dugu, aurten ere pandemiak baldintzatuta, online eran. Horretarako, Lurralde Historikoko hainbat talde elkartu eta, bakoitzak bere ahalmenen arabera, urtero egun honetan dantzatzen diren dantza batzuen bideoak prestatu ditugu. Guztion artean sortutako bideoa maiatzaren 16an emitituko da, 12.00etan Bizkaiko Dantzarien Biltzarrako YouTube kanalean zein Facebook orrian eta 15.00etan, Euskal Telebistako 4. katean. Bitartean, pasaden urteetako edizioak biltzen dituen bideoaz disfruta dezakezue: https://youtu.be/vyJisC5gXxo Laguntasuna Elkarteak Dantzari Egun zoriontsua opa nahi die dantzari guztiei eta hurrengo urtean jada tradizio bihurtu den jaia beti bezala ospatu ahal izatea espero dugu, orain guztion artean geure burua zaintzen jarraitzeko momentua baita. Mañana, 16 de mayo, celebraremos el Bizkaiko Dantzari Eguna de este año 2021, y en segundo año consecutivo, de forma telemática. Por ello, distintos grupos...