Mezuak

Emanaldiak etiketa duten argitalpenak ikusgai

Laguntasunak, Barakaldoko dantza talde guztiekin batera, aurtengo online inauterietan parte hartuko du.

Irudia
Pasaden urteko Euskal Inauteria, Barakaldoko Herriko Plazan Urtero bezala, eta Euskal Herriko Inauteriak bizirik mantentzeko asmoz, 2021 urte honetan inauterietan egiten dugun dantza eta kalejira tradizionalaren ordez, Barakaldoko Erreka-Ortu, Amaia, Ibarra-kaldu eta Laguntasuna dantza taldeok Euskal Inauteri tradizionalei buruzko bideoak prestatu ditugu. Bideoek fotomuntaiak, prestaketaren bideoak, janzteko prozesua, beste urte batzuetako emanaldien bideoak, txano eta osagarrien tailerrak eta dantza batzuen tutorialak izango dituzte, denek ikas ditzaten. Eta hori guztia etxetik barakaldarrok gure inauteriez beste modu batera gozatu ahal izateko, eta aurten ere ez uko egiteko.

Laguntasunak bat egin du ´Bizkaiak Dantzan Darrai´egitasmoarekin

Irudia
 Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak martxan jarri duen ´Bizkaiak Dantzan Darrai´ proiektuarekin bat egin dugu, garai gogor hauetan egonda ere gure kulturak merezi duen lekua aldarrikatzeko. Gure kasuan, elkartearen 70. urteurrena ospatzeko Barakaldo Antzokian eskaini genuen Dantza Taupadak ikuskizunaren zati esklusiboa aukeratu dugu, Urbeltz Polka hain zuzen, eta sareetan partekatzeko bideotxoa sortu dugu, zuen eskura ere hementxe uzten duguna.  Euskal Kultura bizirik da!!

#LaguntasunaEtxean

Irudia
Egun pairatzen ari garen osasun egoera dela eta, Laguntasuna ere etxean geratzen da, baina horrek ez du esan nahi gelditu garela!!! Etxean egonda ere, hainbat ekimenetan parte hartzen ari gara gure sare sozialen bidez, hala nola taldekideen bideoak, bilera birtualak, Euskaraldia... Orain, gure burua zaintzeko momentua da, gizarte osoa zaintzeko modurik onena baita, baina guztion artean lortuko dugu, eta laster euskal kultura kalera ateratzen jarraituko dugu, azken zazpi hamarkadetan egin dugun bezalaxe. En la situación actual de alarma sanitaria Laguntasuna también se queda en casa, pero eso no significa que hayamos parado. Sin salir de nuestras casas, las y los miembros de Laguntasuna seguimos participando en diversas actividades desde nuestras redes sociales, mediante vídeos, reuniones virtuales por videoconferencia, Euskaraldia... Ahora, es momento de cuidarnos a nosotros y nosotras mismas, pues es la mejor forma de cuidarnos a todas; pero pronto volveremos a sacar nuestr...