EKAINAREN 9AN OSPATUTAKO EUSKAL KANTU SAIOA NANDO TABERNA JENDEZ BETE ZUEN
Pasaden ostiralean, Lagun Artean Kantari programaren barruan, Laguntasuna Elkarteak euskal kantu saioa antolatu zuen, Nando tabernaren laguntzarekin. Bertan, lagun ugari bildu ziren, taberna jendez gainezka egon arte. Euskal Kantutegi Tradizionala abestu zuten, hala nola Lau haizetara, Bagare, Bizkaia maite, Xalbadorren heriotzean eta Oi ama eskual herri , gitarraren laguntza ezinhobearekin. Saio ikaragarria bizi genuen, eta hurrengokoa galdu nahi ez baduzu, adi egon gure agenda ri eta Facebook orriari !