Mezuak

Ekainaren 29an, igandea, Santa Luziara igoko gara / El domingo 29 de junio celebraremos la subida a Santa Lucía

Irudia
Ekainaren 29an, igandea, jada tradizio bihurtu den Santa Luziako erromeria ospatuko dugu. Edizio hau berezia izango da, izan ere, urtarrilean zendu zen Julian Larrea barakaldarraren omenez izango da. Julian, herri kirolen eta Barakaldoko ohituren aldeko langile sutsua, askotan etortzen zen Santa Luziako erromeria gurekin ospatzera. Santa Luziako erromeria duela hamabi urte berreskuratu genuen. Laguntasunan martxan dugun Barakaldoko Ikerketa Etnografikoaren baitan, gure hiriko kultura eta tradizioak aztertzeko hainbat elkarrizketa egin genituen 80 urte edo gehiagoko barakaldarrei. Lan horren ondorioz, zenbait datu jaso genituen, gure elizateko ondare artistiko-kulturala mantentzeko helburuarekin. Horrela, jakin genuen 40. hamarkadaren inguruan, gerraostean, Argalario mendiaren magalean dagoen auzo honetako baseliza suntsituta geratu eta erromeria desagertu zela. Aurtengo edizio bereziaren harira, ekintzez beteriko egitaraua prestatu dugu. Elizateko Aurreskuaz gain, txistulariak, dultzai...

Barakaldo Erromerian apirilaren 12an bueltatuko da / Barakaldo Erromerian vuelve este 12 abril

Irudia
Hurrengo larunbatean, apirilaren 12an, Laguntasunako kideok Barakaldo Erromerian programari ekingo diogu beste urte batez. 19. edizio honetan, Barakaldoko dantzari eta dantzazaleak biltzen jarraitu nahi dugu, 2006. urtetik etengabean egin dugun bezala. Anima zaitezte eta etorri gurekin! El próximo sábado, 12 de abril, desde Laguntasuna volvemos a poner en marcha el programa Barakaldo Erromerian. En esta 19ª edición queremos seguir reuniendo a las y los dantzaris y dantzazales de Barakaldo, tal y como hemos venido haciendo ininterrumpidamente desde 2006. ¡Anímate y acércate a la Plaza de la Anteiglesia!

Martxoaren 9an, igandea, Laguntasunak Karraskoliendas inauteri barakaldarra ospatuko du San Bizenten / El domingo 9 de marzo Laguntasuna celebrará las Karraskoliendas, carnaval barakaldés, en San Bizente

Irudia
Datorren martxoaren 9an, igandea, 12.30etatik aurrera Laguntasuna Elkarteak berriz ekingo dio Karraskoliendas Barakaldoko inauteri tradizionalei, San Bizente auzoan zehar. 2011n Laguntasunan asmo handiko proiektu bati ekin genion: Barakaldori buruzko Azterlan Etnografikoa. Azterketa bibliografikoaren bidez, eta 85 urtetik gorako Barakaldoko herritarrei inkestak zein elkarrizketak eginez, Barakaldoko bizitza tradizionalaren alderdi kulturalak jasotzen ditugu (hizkuntza, ohiturak, tradizioak, kondairak, mitoak, erromeriak, jai-zikloak, bizi-esperientziak, jai erlijioso eta paganoak, dantzak, musikak, pasadizoak, kirolak...).  Ikerketa horren baitan, Karraskoliendas Barakaldoko ohitura zaharra berreskuratu nahi izan dugu. Tradizioa jarraituz,  inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak. Jose Ignacio Homobono Martinez adituaren arabera, Karraskoliendasekin neska-mutilek komunitatearekin eta auzoarekin zuten lotura indartzen zuten, erritu baten b...

Laguntasunak 2025ko San Bizenteko Jaietan parte hartze aktiboa izango du

Irudia
Urte berriarekin, asmo berriak! Aurten ere, Laguntasuna Elkartea eragile aktiboa izango da urtarrilaren 17tik 26ra ospatuko ditugun San Bizenteko jaietan, eta bere partehartzea handituko du. Izan ere, 2025ko edizio berri honetan tradizio bilakatu diren ekintzak mantenduko ditugu: kantujira, erromeria, dantza eta musika emanaldiak, erraldoiak, Barakaldoko Elizateko Aurreskua... Eta Folk Session musika saioari berriz ekingo diogu. Ez galdu prestatu dugun egitarau zabala, eta etorri gurekin kulturaz gozatzera!  

Badator Olentzero, eta Barakaldon prest gaude!

Irudia
Laguntasuna Elkartean hunkituta bezain lanpetuta gaude, Olentzerorekin hitz egin ostean esan baitigu jada Barakaldora etortzeko prestatzen ari direla. Horregatik, Barakaldoko Udalarekin batera lanean jarri gara Olentzero eta Maridomingiri harrerarik beroena egiteko. Aurten ere, abenduaren 23an jaitsiko dira Barakaldora, eta bi eguneko jai izugarria prestatu diegu. Ez ezazue galdu prestatu dugun egitarau zabala eta etorri gurekin Olentzeroren jaia Barakaldon ospatzera! Info guztia: barakaldo.eus Gonbidapenak zozketa bidez lortzeko: gonbidapenak.barakaldo.eus (abenduaren 11tik 17ra)

Laguntasuna Elkarteak 2024 Sasiburu Saria jaso du

Irudia
2024ko abenduaren 3an 75 urte bete dira Eusko Ikaskuntzak lehen aldiz Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzea erabaki zuenetik. Kasualitatez (ala ez), aurten ere Laguntasuna Elkarteko kideok gure 75. urteurrena ospatzen gaude, Bizkaian etengabean lanean aritu den dantza talderik beteranoena eta Euskal Herriko zaharrenetarikoa izanda. Hori dela eta, Sasiburu Barakaldoko Euskaldunon Elkarteak 2024 Sasiburu Saria eman nahi izan dio Laguntasunari, abenduaren 3an Barakaldo Antzokian ospatutako Euskararen Eguneko ekitaldian. Horrela, eskertu nahi izan dute San Bizenteko taldeak euskara eta euskal kulturaren alde egindako bizitza osoko jarduna. Mila esker Sasiburuko lagunei, eta nola ez, egunero euskarak Barakaldon duen lekua aldarrikatzeko lanean dauden guztioi. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira!

Barakaldoko Musika Bandak eta Laguntasunak 200 urteko historia ospatzeko musika eta dantza emanaldi berezia eskainiko dute abenduaren 13an / La Banda Municipal de Música y Laguntasuna ofrecerán el 13 de diciembre un concierto especial de música y danza para celebrar sus 200 años de historia

Irudia
Barakaldoko Udal Musika Bandak eta Laguntasunak 200 urte dituzte bien artean, eta, egun berezi honetan, publiko guztiarekin partekatu nahi dute Barakaldoko kulturaren historiako ibilbide luze hori. Laguntasuna 1949. urtean sortu zen; beraz, 75 urte bete ditu jada. Dantza-talde bat baino gehiago, euskal kulturaren alde diharduen kultura erreferentea da. Dantza, musika, erraldoiak eta kantua lantzen ditu, «auzogintza eta herrigintza» leloa bere proiektuaren oinarri hartuta. Europako eta Amerikako hainbat tokitara eraman du Barakaldoren izena, eta herriko kultura-eragile ugarirekin jardun ohi du lankidetzan. BMb-ren eta Laguntasunaren Musika eta dantza emanaldi berezia abenduaren 13an 20.00etan izango da, Barakaldo Antzokian. Sarrera doainik izango da, eta gonbidapenak egunean bertan 18.00etatik aurrera Antzokiko txarteldegian eskura daitezke. La Banda Municipal de Música de Barakaldo y Laguntasuna suman, en esta fecha tan especial, 200 años de historia de cultura en Barakaldo, que quiere...

Laguntasunak XVII. Hemendik Saria jaso du / Laguntasuna recibe el premio XVII. Hemendik Saria

Irudia
Ezkerraldeak bere erreferenteak saritu ditu DEIA-Laboral Kutxa Hemendik Sarietan. Atzo, azaroak 20, Santurtziko Serantes Aretoan ehunka lagun bildu ziren zonaldeko hamar erakunde eta eragile omentzeko ekitaldian. Bertan, Laguntasuna Elkarteak azken 75 urteetan egin duen lana aitortu egin zuten, Bizkaian etengabean jardun duen dantza talderik beteranoena eta Euskal Herriko zaharrenetarikoa izanda. Ezkerraldea ha premiado a sus referentes en los Premios DEIA – Laboral Kutxa Hemendik Sariak. Ayer, 20 de noviembre, cientos de personas se congregaron en el Serantes Aretoa de Santurtzi para homenajear a diez organizaciones y agentes de la zona. En el acto, se reconoció la labor que Laguntasuna Elkartea ha venido realizando durante estos últimos 75 años, siendo el grupo de danzas en activo más veterano de Bizkaia y uno de los más antiguos de Euskal Herria. Komunikabideetan / En los medios: Laguntasuna Dantza Taldea, los maestros de los dantzaris de Bizkaia. Talento que sale a escena en los DE...