Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2025

Ekainaren 29an, igandea, Santa Luziara igoko gara / El domingo 29 de junio celebraremos la subida a Santa Lucía

Irudia
Ekainaren 29an, igandea, jada tradizio bihurtu den Santa Luziako erromeria ospatuko dugu. Edizio hau berezia izango da, izan ere, urtarrilean zendu zen Julian Larrea barakaldarraren omenez izango da. Julian, herri kirolen eta Barakaldoko ohituren aldeko langile sutsua, askotan etortzen zen Santa Luziako erromeria gurekin ospatzera. Santa Luziako erromeria duela hamabi urte berreskuratu genuen. Laguntasunan martxan dugun Barakaldoko Ikerketa Etnografikoaren baitan, gure hiriko kultura eta tradizioak aztertzeko hainbat elkarrizketa egin genituen 80 urte edo gehiagoko barakaldarrei. Lan horren ondorioz, zenbait datu jaso genituen, gure elizateko ondare artistiko-kulturala mantentzeko helburuarekin. Horrela, jakin genuen 40. hamarkadaren inguruan, gerraostean, Argalario mendiaren magalean dagoen auzo honetako baseliza suntsituta geratu eta erromeria desagertu zela. Aurtengo edizio bereziaren harira, ekintzez beteriko egitaraua prestatu dugu. Elizateko Aurreskuaz gain, txistulariak, dultzai...

Barakaldo Erromerian apirilaren 12an bueltatuko da / Barakaldo Erromerian vuelve este 12 abril

Irudia
Hurrengo larunbatean, apirilaren 12an, Laguntasunako kideok Barakaldo Erromerian programari ekingo diogu beste urte batez. 19. edizio honetan, Barakaldoko dantzari eta dantzazaleak biltzen jarraitu nahi dugu, 2006. urtetik etengabean egin dugun bezala. Anima zaitezte eta etorri gurekin! El próximo sábado, 12 de abril, desde Laguntasuna volvemos a poner en marcha el programa Barakaldo Erromerian. En esta 19ª edición queremos seguir reuniendo a las y los dantzaris y dantzazales de Barakaldo, tal y como hemos venido haciendo ininterrumpidamente desde 2006. ¡Anímate y acércate a la Plaza de la Anteiglesia!

Martxoaren 9an, igandea, Laguntasunak Karraskoliendas inauteri barakaldarra ospatuko du San Bizenten / El domingo 9 de marzo Laguntasuna celebrará las Karraskoliendas, carnaval barakaldés, en San Bizente

Irudia
Datorren martxoaren 9an, igandea, 12.30etatik aurrera Laguntasuna Elkarteak berriz ekingo dio Karraskoliendas Barakaldoko inauteri tradizionalei, San Bizente auzoan zehar. 2011n Laguntasunan asmo handiko proiektu bati ekin genion: Barakaldori buruzko Azterlan Etnografikoa. Azterketa bibliografikoaren bidez, eta 85 urtetik gorako Barakaldoko herritarrei inkestak zein elkarrizketak eginez, Barakaldoko bizitza tradizionalaren alderdi kulturalak jasotzen ditugu (hizkuntza, ohiturak, tradizioak, kondairak, mitoak, erromeriak, jai-zikloak, bizi-esperientziak, jai erlijioso eta paganoak, dantzak, musikak, pasadizoak, kirolak...).  Ikerketa horren baitan, Karraskoliendas Barakaldoko ohitura zaharra berreskuratu nahi izan dugu. Tradizioa jarraituz,  inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak. Jose Ignacio Homobono Martinez adituaren arabera, Karraskoliendasekin neska-mutilek komunitatearekin eta auzoarekin zuten lotura indartzen zuten, erritu baten b...

Laguntasunak 2025ko San Bizenteko Jaietan parte hartze aktiboa izango du

Irudia
Urte berriarekin, asmo berriak! Aurten ere, Laguntasuna Elkartea eragile aktiboa izango da urtarrilaren 17tik 26ra ospatuko ditugun San Bizenteko jaietan, eta bere partehartzea handituko du. Izan ere, 2025ko edizio berri honetan tradizio bilakatu diren ekintzak mantenduko ditugu: kantujira, erromeria, dantza eta musika emanaldiak, erraldoiak, Barakaldoko Elizateko Aurreskua... Eta Folk Session musika saioari berriz ekingo diogu. Ez galdu prestatu dugun egitarau zabala, eta etorri gurekin kulturaz gozatzera!