Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2024

Abian da Laguntasunako Dantza Eskolan izena emateko aldia / Abierto el plazo de inscripción a la Dantza Eskola de Laguntasuna

Irudia
2019 urtean eta aurretik jaio diren txiki eta gazteek aukera paregabea daukate euskal dantzak ikasteko eta euskal kulturan murgiltzen joateko. Dantzan ikasi nahi? Lagun berriak egin? Euskaraz bizi? Osasuntsu bizi? Ba ez utzi biharko eta apunta zaitez!! Informazio gehiago eta izen-emateak: 629 455 570 lagun@laguntasuna.eus Las y los txikis y jóvenes nacidos en el año 2019 y anteriores tienen una oportunidad única para aprender dantza y conocer nuestra cultura. ¿Quieres aprender dantza? ¿Hacer nuevos amig@s? ¿Pasarlo bien en euskera? ¿Mantener una vida activa? ¡Pues no lo dejes para mañana y anímate!  Más información e inscripciones: 629 455 570 lagun@laguntasuna.eus

Igandean, maiatzak 12, Kantu Eguna San Bizenten / El domingo 12 de mayo, Kantu Eguna en San Bizente

Irudia
Laguntasunako kideek topera jarraitzen dute elkartearen 75. urteurreneko ospakizunetan murgilduta. San Bizenteko taldeak modu integralean jorratzen du barakaldar eta euskal kultura, eta kantu zein abesti herrikoiek ere berebiziko garrantzia daukate. Horren islada da Laguntasunaren Lagun Artean Kantari taldea. Hori dela eta, datorren igandean, maiatzaren 12a, Laguntasunak Biarritzeko Arroka taldeko eta Nafarroako kantariak gonbidatu ditu eta programa berezi-berezia prestatu du, kantu hain urte borobila ospatzen jarraitzeko. Las y los socios de Laguntasuna continúan inmersos en la celebración del 75 aniversario de la Asociación. El grupo de San Vicente trabaja de forma integral la cultura barakaldesa y euskaldun, y las canciones y cantos populares ocupan un espacio fundamental, tal y como refleja el grupo Lagun Artean Kantari de Laguntasuna. Es por eso que el próximo domingo, 12 de mayo, la Asociación barakaldesa ha invitado a cantores y cantoras de Arroka Taldea (Biarritz) y Nafarroa, y...

Laguntasuna aurteko Karmengo Jaietan pregoilaria izango da / Laguntasuna, pregonera de los Karmenak 2024

Irudia
Barakaldoko Udal Jai Batzordeak Laguntasuna Elkartea 2024ko Karmengo Jaietan pregoilari izendatu du. Hautaketa horren bidez, Batzordeak Laguntasunak 1949az geroztik Barakaldoko eta Euskal Herriko kulturaren alde egiten duen lana nabarmendu nahi du, Bizkaiko dantza-talde beteranoena eta Euskal Herriko zaharrenetarikoa izanda.  «Sorpresa handia izan da. Bagenekien hautagaien artean gure izena zegoela, baina ez genuen uste hautatuak izango ginenik. Ilusioz beterik gaude», adierazi du Fran Muñozek, taldearen ordezkarietako batek, albistea jaso eta gutxira. "Ohore handia da herri osoa ordezkatu ahal izatea". La Comisión Municipal de Fiestas de Barakaldo ha nombrado a Laguntasuna pregonera de los Karmenak 2024. Con esta elección, la Comisión quiere poner en relieve el trabajo que viene realizando Laguntasuna desde 1949 por la cultura barakaldesa y euskaldun en el municipio, lo que le ha llevado a ser el grupo de danzas más veterano de Bizkaia y de los más antiguos de Euskal Herria ...

Maiatzaren 3an, ostirala, txistu eta dantza ikuskizuna Udal Txistulari eta Laguntasunarekin / El viernes 3 de mayo, concierto de txistu y danza con la Banda Municipal de Txistus y Laguntasuna.

Irudia
Udal Txistu Bandak eta Laguntasunak elkarlanean "Txistua eta Dantzak" ikuskizuna eskainiko dute maiatzaren 3an, 19.30etan Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Sarrera dohainik izango da, gonbidapenarekin. Gonbidapenak jasotzeko, maiatzaren 3an, ostirala, Clara Campoamor Zentro Zibikoan (Gehienez 4 gonbidapen/pertsona). La Banda Municipal de Txistus y Laguntasuna ofrecerán este viernes 3 de mayo el espectáculo "El Txistu y la Dantza", a las 19.30 en el Centro Cívico Clara Campoamor. La entrada sera gratuita con invitación, que podrá recogerse el mismo día 3 de mayo (viernes) en Clara Campoamor (Hasta 4 invitaciones por persona).