Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: apirila, 2022

Bihar, apirilak 9, Barakaldo Erromerian saio berria, 19.00etan San Bizenteko Plazan

Irudia
Hau bai aste biribila!!! Asteazkenean 22. Korrika dela eta ospatu genuen Erromeria bereziaren ostean, bihar, apirilaren 9an, Barakaldo Erromerian programako saio berria daukagu. Hau bai, betiko lez, San Bizenteko Elizateko Plazan izango da 19.00etatik aurrera. Animatu eta etorri gurekin dantzatzera!!

Laguntasunak apirilaren 6an ospatuko den Korrika Festan Erromeria antolatu du, 19.00etan Herriko Plazan

Irudia
 Asteazken honetan, apirilaren 6an, gure txanda izango da eta Korrika Barakaldotik pasatuko da gaueko ordu txikietan. 23:57etan sartuko da Burtzeñako Zubitik, eta 01:05etan Sestaorako bidea hartuko du Kaiku zubian, behean dituzuen mapetan zehaztasun osoz ikus dezakezuen bezala. Egun handia ospatzeko eta bide batez muskuluak berotzen joateko, arratsaldean Herriko Plazan izango den Korrika Festaren baitan  Erromeria antolatu dugu, 19.00etatik aurrera . Animatu eta erdu gurekin, dantzatzen duen herria ez baita inoiz hilko!! EUSKARA, JALGI HADI DANTZARA 22. KORRIKAK BARAKALDON EGINGO DUEN IBILBIDEA