Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: ekaina, 2026

Laguntasuna Dantza Eskolak 2026-2027 ikasturteko matrikula ireki du / La Dantza Eskola de Laguntasuna abre la matrícula para el curso 2026-2027

Irudia
San Bizente - Barakaldoko Laguntasuna dantza eskolak 2026-2027 ikasturteko matrikula ireki du 2021an edo lehenago jaio direnentzat. Euskal dantzen munduan murgiltzeko aukera paregabea da, giro ezin hobean eta euskaraz. Laguntasunak ez du soilik dantza irakasten . Txiki eta gazteek euskal kultura eta tradizioak barneratzen dituzte, euskaraz aritzen dira naturaltasunez eta, bidean, lagun berriak egiten dituzte. Gorputza mugitu, gure ondarea biziberritu eta komunitate bateko parte sentitu. Hau da Laguntasunaren proposamena. Laguntasunak, Barakaldoko eta Bizkaiko dantza talderik zaharrena, hamarkada luzeetako ibilbidea du euskal dantzen irakaskuntzan, sustapenean eta transmisioan. Talde gazteen hezkuntza eta gozamena ardatz hartuta, ikasleek lehenengo egunetik dantza tradizionaletan murgiltzen dira, maila bakoitzari egokitutako metodologia baten bitartez. Matrikulazio informazioa Gutxieneko adina: 2021an jaiotakoak Telefonoa: 629 45 55 70 Posta elektronikoa: lagun@laguntasuna.eus El grup...

Laguntasunak Santa Luziako igoera ospatuko du ekainaren 28an / El domingo 28 de junio Laguntasuna celebra la tradicional subida a Santa Lucía

Irudia
Datorren ekainaren 28an, igandea, Santa Luziako erromeria ospatuko dugu berriro ere, jada Barakaldoko egutegi tradizionalaren hitzordu tradizionalenetako bat bihurtu den ekitaldian. Santa Luziako erromeria duela hamarkada bat baino gehiago berreskuratu genuen, Laguntasunak sustatzen duen Barakaldoko Ikerketa Etnografikoaren baitan egindako lanari esker. Ikerketa horretan, 80 urtetik gorako barakaldarren lekukotasunak jaso genituen, gure herriko kultura eta tradizioen inguruko ondarea berreskuratu eta gordetzeko helburuarekin. Lan haren bidez jakin genuen gerraostean, 1940ko hamarkadaren inguruan, Santa Luziako baseliza suntsitu ondoren desagertu zela auzoan ospatzen zen erromeria. Aurtengo ediziorako ere jarduera ugari prestatu dituzte Laguntasuna taldekoek. Egunean zehar Elizateko Aurreskua izango da, baita txistulariak, dultzaineroak, albokariak, erraldoiak eta Errekatxoko harrizulatzaileen erakustaldia ere. Egitarauak giro tradizionala, musika eta herri kulturaren adierazpenik esang...