Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2026

Xiberoako Ikastolen aldeko gabonetako saskien salmenta 2026

Irudia
Aurten ere, Laguntasuna Elkarteak Xiberoako ikastolen aldeko Saski Salmenta kanpainia n parte hartuko du, bertako ikastolen jarduerak finantzatzen laguntzeko gure aletxoa jarriz. Eskualde bakoitzean, bertako euskara zein kultur elkarteek kudeatzen dute saskien banaketa, eta Ezkerraldea-Meatzaldean Laguntasuna da arduraduna. Aurreko urteetan erabilitako sistema mantenduko da edizio honetan ere: saskiak zuzenean ikaskoli.eus webgunean erosteko aukera dago, LAGUNTASUNA banaketa gunea aukeratuz. Mila esker Xiberoako Ikastolen eta euskararen alde egiteagatik!