Mezuak

Korrika etiketa duten argitalpenak ikusgai

Laguntasunak apirilaren 6an ospatuko den Korrika Festan Erromeria antolatu du, 19.00etan Herriko Plazan

Irudia
 Asteazken honetan, apirilaren 6an, gure txanda izango da eta Korrika Barakaldotik pasatuko da gaueko ordu txikietan. 23:57etan sartuko da Burtzeñako Zubitik, eta 01:05etan Sestaorako bidea hartuko du Kaiku zubian, behean dituzuen mapetan zehaztasun osoz ikus dezakezuen bezala. Egun handia ospatzeko eta bide batez muskuluak berotzen joateko, arratsaldean Herriko Plazan izango den Korrika Festaren baitan  Erromeria antolatu dugu, 19.00etatik aurrera . Animatu eta erdu gurekin, dantzatzen duen herria ez baita inoiz hilko!! EUSKARA, JALGI HADI DANTZARA 22. KORRIKAK BARAKALDON EGINGO DUEN IBILBIDEA

Larunbatean, martxoak 12, Laguntasunak Patxi eta Konpania ekarriko ditu 19.00etan Elizateko Plazara

Irudia
Apirilaren 6an, 23.51etan sartuko da Korrika Barakaldon. Bitartean, ekimena bultzatzeko eta euskarak zein euskal kulturak gure kaleetan duten lekua aldarrikatzeko Korrika Kulturala ospatzen da hamaika ekintzekin, horren baitan, Laguntasuna Elkarteak parte hartzen duelarik. Hori dela eta, larunbatean, martxoaren12an, Patxi eta Konpainia ekarriko ditugu San Bizenteko Elizateko Plazara, 19.00etan. Joan motorrak berotzen eta etorri gurekin dantzatzera!!! EUSKARA, JALGI HADI DANTZARA!!