Aparteko esperientzia bizi izan dugu Laguntasuna Elkarteko kideok berriz San Bizenteko kaleak eta plazak dantzaz zein musikaz bete ditugulako pasaden asteburuan ospatutako auzoko jaietan. Eta momentu hunkigarri hauek ez ahazteko, hementxe uzten dizuegu Bego de Albak gogo handiz prestatu duen bideo laburpentxoa. Ha sido una experiencia increíble para todas y todos los miembros de Laguntasuna poder volver a llenar nuestras calles y plazas tanto de danza como de música durante las recuperadas Fiestas de San Vicente. Y para recordar estos bonitos momentos, aquí os dejamos el vídeo resumen que ha preparado Bego de Alba con mucho mimo. Mila esker, Bego!!!
Datorren igandearen 6an, larunbata, 12.30etatik aurrera Laguntasuna Elkarteak berriz ekingo dio San Bizenteko Euskal Inauteriari, edizio honetan nobedade esanguratsuarekin. Izan ere, aurtengo auzoko inauterietan Karraskoliendas Barakaldoko ohitura zaharra berreskuratu nahi izan dugu. Tradizioa jarraituz, inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak. Jose Ignacio Homobono Martinez adituaren arabera, Karraskoliendasekin neska-mutilek komunitatearekin eta auzoarekin zuten lotura indartzen zuten, erritu baten bidez: pubertarotik mozaletasunera igarotzea eta koadrilaren parte bilakatzea. Elizateko auzo gehienetan ospatzen ohi zen, batez ere eremu landatarretan. San Bizente auzoan ospakizun honen inguruan dauden azken albiste dokumentalak 1919koak dira, auzoko gazteek eskea egiteko baimena udalari erregutu ziotenean, “herriko ohitura zaharrak gorde eta kontserbatzeko irrikaz”. Enkarterriko beste hainbat lekutan ere ospatzen zen jaia, leku batzuetan berreskur
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina