Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: December, 2017

BADATOR OLENTZERO!

Irudia
Urtero lez, Laguntasuna eta Udaletxearen elkarlanari esker abenduaren 24an Olentzerok Barakaldo bisitatuko du, eta gainera oso lanpetuta ibiliko da!

Goizean, Gurutzetako Ospitaletik eta Miranda Egoitzatik pasatzeaz gain, Herriko Plazan jarri den karpan barakaldar guztien harrera jasoko du. Arratsaldean, Laguntasunakideekin batera San Bizenten hasi eta karpa berean erromeria batekin bukatuko den jeitsieran parte hartuko du eta horren ostean gerturatu diren umeen gutun eta eskakizunak jasoko ditu. Halaber, umeentzako jarduerak egongo dira  eta gaztain goxoak nahiz txokolate bero-beroa banatuko da.



GABONALDIAREN EGITARAUA

IDATZI ZURE GUTUNA 

Otro año más, Olentzero visitará Barakaldo este 24 de diciembre, en un día repleto de actividades gracias al trabajo de Laguntasuna y el Ayuntamiento.

Por la mañana, pasará por el Hospital de Cruces y la Residencia Miranda, y recibirá a todos y todas las barakaldesas en la carpa situada en Herriko Plaza. A la tarde, acompañará a l@s miembros de Lagunt…

EUSKARAREN EGUNA | XALBADORREN MINTZOA SOUND SYSTEM

Irudia
Abenduaren 3an, Barakaldoko beste eragileekin batera, Laguntasunak Euskararen Eguna ospatu zuen Barakaldo Antzokian. Omenaldia euskarari eta euskal kulturari egin zenez, gure kultur ondarearen figura bat hautatu zen, Xalbador bertsolari famatua, eta bere pertsonan oinarrituta arte-disziplina ezberdinez osatutako ikuskizuna eskaini zen: bertsolaritza, euskal dantza, musika, poesia, street dance, rap-a...