Garazi Fernandez Laguntasunako kidea hautatu du Argentinako Villa Mariako Euzko Etxeak Anima Zaitez programan parte hartzeko / Euzko Etxea de Villa María (Argentina) elige a Garazi Fernández, miembro de Laguntasuna, para participar en Anima Zaitez
Uztailaren 14tik 30era Villa Mariako Euzko Etxean (Kordoba, Argentina) egongo da Laguntasuna Elkarteko kidea den Garazi Fernandez gazte barakaldarra, Anima Zaitez programaren 6. edizioan parte hartzen. Villa Mariako "Euzko Etxea" Euskal Etxeak antolatzen du programa hau, Euskal Herriko gazteak eta Argentinako euskal diaspora hurbiltzeko helburuarekin. Beste hiru euskal gazteekin bidaiatuko da Garazi Fernandez: Larraitz Goikoetxea (Beasaingo euskara irakaslea eta Ostadar Dantza Taldeko kidea), Iñaki Landa (Gasteizko Historia eta Filosofia irakaslea) eta Garazi Suinaga (Gorlizeko euskal filologoa). Anima Zaitez kulturtrukean gazte boluntario hauek Villa Mariako euskal familiekin egongo dira eta musika, dantza, historia, kultura zein euskara tailerrak emango dituze bertako Euskal Etxean. Bestalde, bertako landa eskolak bisitatuko dituzte eta Villa Mariako Unibertsitate Nazionalean harrera egingo diete, besteak beste. Flor Deniz Euzko Etxeko batzordekide eta Anima Zaitez programa