Otsailaren 26an, Karraskoliendas euskal inauteriak ospatuko ditugu San Bizenten / El 26 de febrero celebramos las Karraskoliendas en el barrio
Datorren otsailaren 26an, igandea, Laguntasuna Elkarteko kideok berriz ere San Bizenteko kaleetara irtengo gara Karraskoliendas ospatzera, Barakaldoko eta Ezkerraldeko euskal inauteri tradizionalak ospatzera. Izan ere, aurten ere iaz martxan jarritako egitasmoarekin jarraitu nahi dugu, eta Karraskoliendas barakaldar ohitura zaharra mantendu. Tradizioa jarraituz, inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak. Jose Ignacio Homobono Martinez adituaren arabera, Karraskoliendasekin neska-mutilek komunitatearekin eta auzoarekin zuten lotura indartzen zuten, erritu baten bidez: pubertarotik mozaletasunera igarotzea eta koadrilaren parte bilakatzea. Elizateko auzo gehienetan ospatzen ohi zen, batez ere eremu landatarretan. San Bizente auzoan ospakizun honen inguruan dauden azken albiste dokumentalak 1919koak dira, auzoko gazteek eskea egiteko baimena udalari erregutu ziotenean, “herriko ohitura zaharrak gorde eta kontserbatzeko irrikaz”. Enkarterriko beste hain