Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2021

Laguntasunak, Barakaldoko dantza talde guztiekin batera, aurtengo online inauterietan parte hartuko du.

Irudia
Pasaden urteko Euskal Inauteria, Barakaldoko Herriko Plazan Urtero bezala, eta Euskal Herriko Inauteriak bizirik mantentzeko asmoz, 2021 urte honetan inauterietan egiten dugun dantza eta kalejira tradizionalaren ordez, Barakaldoko Erreka-Ortu, Amaia, Ibarra-kaldu eta Laguntasuna dantza taldeok Euskal Inauteri tradizionalei buruzko bideoak prestatu ditugu. Bideoek fotomuntaiak, prestaketaren bideoak, janzteko prozesua, beste urte batzuetako emanaldien bideoak, txano eta osagarrien tailerrak eta dantza batzuen tutorialak izango dituzte, denek ikas ditzaten. Eta hori guztia etxetik barakaldarrok gure inauteriez beste modu batera gozatu ahal izateko, eta aurten ere ez uko egiteko.