Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2022

Bolivia y Georgia nos visitarán este 20 de julio, con motivo del IV. Festival Internacional de Folklore de Barakaldo

Irudia
En el intercambio cultural participarán el conjunto "Acuarela Boliviana" , del país homónimo, y la Compañía de la universidad georgiana de Ivane Javakhishvili "University - Flying Georgians" . En esta ocasión, la cita será el miércoles 20 de julio a las 19.30h en el Parque de las Esculturas de Barakaldo. Tras estos años de parón debido a la pandemia, Laguntasuna Elkartea vuelve a retomar, con la colaboración del Ayuntamiento de Barakaldo y la inestimable ayuda del grupo Elai Alai de Portugalete, el Festival Internacional de Folklore de la anteiglesia que recuperamos en 2017. El grupo georgiano "University - Flying Georgians", fundando por David Kikvadze en 1996, nos ofrecerá un variado programa donde reflejará el espíritu de Georgia y los cambios históricos del país. Así, los danzantes representan sus danzas en solitario, en parejas y en grupo, bailando en ocasiones sobre sus dedos y sin ayuda de protecciones, algo único en el mundo. El conjunto boliviano

San Juan Gaua San Bizenten 2022

Irudia
Pandemia osteko lehenengo San Juan Gaua ospatuko dugu ostegunean, hilak 23, San Bizenten, Laguntasuna Elkarteak Elizalde Eskaut Taldeko lagunekin batera antolatuta. Udako solstizioa ospatzeko eta udari ongi etorria emateko denetarik izango dugu auzoan: tailerrak, txokolatada, San Juan sua, dantza, musika... Etorri gurekin urteko egun luzeenaz gozatzera! Este jueves, 23 de junio, celebraremos la primera noche de San Juan de San Vicente tras el parón de la pandemia, organizada por Laguntasuna con la inestimable ayuda de nuestras amigas y amigos de Elizalde Eskaut Taldea. Hemos preparado un programa con talleres, chocolatada, hoguera, dantza, música... Para que no nos falte de nada y celebremos el solsticio de verano en condiciones. Anímate y vente a darle la bienvenida al verano con nosotr@s!

Laguntasuna Elkartearen Kurtso Bukaerako Jaia 2022

Irudia
Pasaden igandean, hilak 12, Laguntasuna Elkartearen Dantza Eskolak bere Kurtso Bukaerako Jaia ospatu zuen. Ezin izan dugu egun handi hau aurrez-aurre ospatu 2019. urtetik, eta pandemiaren garai gogorrenak atzean utzita, berriz ere elkartzeko aukera izatea ospatu nahi izan dugu. Eguraldi eguzkitsua lagun, Laguntasunako dantzari eta musikariek gogor lan egiteak dakartzan fruituak erakutsi zituzten. Gainera, egun berezia aprobetxatuz, Laguntasunako Erraldoien Konpartsa atera zen plazara, eta baita Kantu Taldea oholtzara igo ere. Ostean, lagunarteko bazkaria, txikien tailer eta jolasak kantu saioa izan genuen, eta gazte musikarien eskutik Erromeriarekin eman genion bukaera egun biribilari. El pasado domingo 12 de junio, la Escuela de Danza de Laguntasuna celebró su Fiesta de fin de Curso. No hemos podido juntarnos en este gran día desde 2019 y aprovechando la ocasión, hemos querido celebrar por todo lo alto que, dejando atrás los tiempos más duros de la pandemia, podemos volver a juntarnos

Maiatzaren 14a, larunbat kulturala San Bizenten

Irudia
Larunbatean, maiatzak 14, plan ezinhobea daukagu auzoan. Izan ere, 18.30etan Elizateko Plazan, Alegria Dulantziko (Araba) Haize Dulantzi Dantza Taldeko lagunek beraien dantzak eskainiko dizkigute, Euskal Dantzarien Biltzarrak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin sustatuko elkartruke programaren baitan.  Gogo handiz gehitu gara Biltzarrak antolatutako proiektura, Laguntasunan beti egin baitugu Euskal Herriko taldeen arteko loturak sendotzearen aldeko apostua. Hori dela eta, etorrera honen ondorioz, datorren asteburuan (hilak 21) gu joango gara Alegria Dulantzira Barakaldo ordezkatzera berezi prestatu ditugun Bizkaiko dantza sortarekin. Ostean, dantza emanaldia bukatu eta jarraian, 19.00etatik aurrera Barakaldo Erromerian saio berria izango dugu gure musikari aparten eskutik. Anima zaitezte eta etorri gurekin auzoa musikaz eta dantzaz betetzera!!!

Bihar, apirilak 9, Barakaldo Erromerian saio berria, 19.00etan San Bizenteko Plazan

Irudia
Hau bai aste biribila!!! Asteazkenean 22. Korrika dela eta ospatu genuen Erromeria bereziaren ostean, bihar, apirilaren 9an, Barakaldo Erromerian programako saio berria daukagu. Hau bai, betiko lez, San Bizenteko Elizateko Plazan izango da 19.00etatik aurrera. Animatu eta etorri gurekin dantzatzera!!

Laguntasunak apirilaren 6an ospatuko den Korrika Festan Erromeria antolatu du, 19.00etan Herriko Plazan

Irudia
 Asteazken honetan, apirilaren 6an, gure txanda izango da eta Korrika Barakaldotik pasatuko da gaueko ordu txikietan. 23:57etan sartuko da Burtzeñako Zubitik, eta 01:05etan Sestaorako bidea hartuko du Kaiku zubian, behean dituzuen mapetan zehaztasun osoz ikus dezakezuen bezala. Egun handia ospatzeko eta bide batez muskuluak berotzen joateko, arratsaldean Herriko Plazan izango den Korrika Festaren baitan  Erromeria antolatu dugu, 19.00etatik aurrera . Animatu eta erdu gurekin, dantzatzen duen herria ez baita inoiz hilko!! EUSKARA, JALGI HADI DANTZARA 22. KORRIKAK BARAKALDON EGINGO DUEN IBILBIDEA

Larunbatean, martxoak 12, Laguntasunak Patxi eta Konpania ekarriko ditu 19.00etan Elizateko Plazara

Irudia
Apirilaren 6an, 23.51etan sartuko da Korrika Barakaldon. Bitartean, ekimena bultzatzeko eta euskarak zein euskal kulturak gure kaleetan duten lekua aldarrikatzeko Korrika Kulturala ospatzen da hamaika ekintzekin, horren baitan, Laguntasuna Elkarteak parte hartzen duelarik. Hori dela eta, larunbatean, martxoaren12an, Patxi eta Konpainia ekarriko ditugu San Bizenteko Elizateko Plazara, 19.00etan. Joan motorrak berotzen eta etorri gurekin dantzatzera!!! EUSKARA, JALGI HADI DANTZARA!!

Laguntasunak San Bizenteko Euskal Inauterian Karraskoliendas ospatuko du / Laguntasuna recupera las Karraskoliendas en el Carnaval Vasco de San Bizente

Irudia
Datorren igandearen 6an, larunbata, 12.30etatik aurrera Laguntasuna Elkarteak berriz ekingo dio San Bizenteko Euskal Inauteriari, edizio honetan nobedade esanguratsuarekin. Izan ere, aurtengo auzoko inauterietan Karraskoliendas Barakaldoko ohitura zaharra berreskuratu nahi izan dugu. Tradizioa jarraituz, inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak. Jose Ignacio Homobono Martinez adituaren arabera, Karraskoliendasekin neska-mutilek komunitatearekin eta auzoarekin zuten lotura indartzen zuten, erritu baten bidez: pubertarotik mozaletasunera igarotzea eta koadrilaren parte bilakatzea. Elizateko auzo gehienetan ospatzen ohi zen, batez ere eremu landatarretan. San Bizente auzoan ospakizun honen inguruan dauden azken albiste dokumentalak 1919koak dira, auzoko gazteek eskea egiteko baimena udalari erregutu ziotenean, “herriko ohitura zaharrak gorde eta kontserbatzeko irrikaz”. Enkarterriko beste hainbat lekutan ere ospatzen zen jaia, leku batzuetan berreskur

Ostiral honetan, otsailak 25, Barakaldoko Euskal Inauteria ospatuko dugu berriz ere aurrez aurre

Irudia
Ostiral honetan, otsailaren 25ean, Barakaldoko Euskal Inauteri Tradizionala ospatuko dugu herriko lau dantza taldeok elkarrekin, berriz ere aurrez aurre. Plazer handia da Amaia, Erreka-Ortu eta Ibarra-kaldu lagunekin batera gure inauterien presentzialtasuna berreskuratzea. Hau izan da prestatu dugun egitarautxoa: 19.30ean  Kalejira egingo dugu, Bide Onera Plazan hasita Herriko Plazara arte. 20.00etan, Dantza Emanaldiaren txanda, Herriko Plazan (euria bada, Anaien Parkeaan dagoen frontoian izango da) Itxaron bitartean, aprobetxatu gure ohituren inguruan gehiago ikasteko eta ikusi Lapurdiko Inauterien inguruan iaz grabatu genuen bideoa: Este viernes, 25 de febrero, el Carnaval Vasco de Barakaldo recupera su formato presencial, fruto del trabajo conjunto de los cuatro grupos de danzas del municipio: Amaia, Erreka-Ortu, Ibarra-kaldu eta Laguntasuna. Este es el programa que hemos preparado: A las 19.30, realizaremos la Kalejira tradicional, comenzando en la plaza Bide Onera y terminando en

San Bizenteko Jaietan Dantzan 2022

Irudia
 Aparteko esperientzia bizi izan dugu Laguntasuna Elkarteko kideok berriz San Bizenteko kaleak eta plazak dantzaz zein musikaz bete ditugulako pasaden asteburuan ospatutako auzoko jaietan. Eta momentu hunkigarri hauek ez ahazteko, hementxe uzten dizuegu Bego de Albak gogo handiz prestatu duen bideo laburpentxoa.  Ha sido una experiencia increíble para todas y todos los miembros de Laguntasuna poder volver a llenar nuestras calles y plazas tanto de danza como de música durante las recuperadas Fiestas de San Vicente. Y para recordar estos bonitos momentos, aquí os dejamos el vídeo resumen que ha preparado Bego de Alba con mucho mimo.  Mila esker, Bego!!!

Laguntasuna 2022ko San Bizenteko Jaietan

Irudia
Berri onekin gatoz!!!! Aurten berriz ere San Bizenteko Jaiak ospatuko ditugu, urtarrillaren 21, 22 eta 23an. Nola ez, tradizioari men eginez Laguntasunak ere parte hartuko du gure ekintza esanguratsuenetarikoen bidez, osasun egoerak baldintzatuta programa egokitu behar izan badugu ere. Kontuan izan egoera dela aldaketak egon ahal direla, gure sareetan (@laguntasuna) uneoro eguneratuko ditugunak. Adi egon eta ez galdu ezer!!!! ¡¡¡Venimos con buenas noticias!!! Este año en San Bizente volveremos a disfrutar de las fiestas de nuestro barrio estos próximos días 21, 22 y 23 de enero. Tal y como ya hemos convertido en tradición, desde Laguntasuna también participaremos con una representación de varias de nuestras actividades más significativas, pese a que debido a la situación sanitaria hemos tenido que adaptar el programa. En nuestras redes sociales (@laguntasuna) actualizaremos cualquier posible cambio en la programación.  Bete dezagun auzoa kulturaz!! GORA SAN BIZENTE!!!