Laguntasunak Gernikako Arbolaren kimuaren landaketan parte hartu du
Pasaden igandean, martxoak 25, egun garrantzitsu eta hunkigarria izan zen San Bizente auzorako eta baita Barakaldo osorako ere, nahiz eta eguraldi euritsua izan. Izan ere, udal gobernu-taldearen eskaera bati jaramon eginez Bizkaiko Batzar Nagusiak Barakaldori euskal askatasunen ikurra den haritzaren kimu bat eman zion , eta igande horretan ospatu zen ekitaldi ofiziala. Goiz osoan zehar, musikariek berebiziko garrantzia izan zuten. Laguntasunakoek zein Udal Txistularien Bandakoek auzoa musikaz alaitu, eta ekitaldian bertan Iparragirreren "Gernikako Arbola" ereserkia jo zuten, bildutako lagunek abesten zuten bitartean. Amaia del Campo alkatearen eta Ana Otadui Batzar Nagusietako lehendakariaren hitzen ostean, bertara hurbildu ziren barakaldarrek zuhaitz santuari lur palakada batzuk bota zioten. Jarraian, Laguntasuna Elkarteko bi dantzarik, taldeko txistularien laguntzaz, ohorezko Agurra dantzatu zuten. El pasado domingo 25 de marzo fue un día important