Laguntasuna Dantza Eskolak 2026-2027 ikasturteko matrikula ireki du / La Dantza Eskola de Laguntasuna abre la matrícula para el curso 2026-2027
San Bizente - Barakaldoko Laguntasuna dantza eskolak 2026-2027 ikasturteko matrikula ireki du 2021an edo lehenago jaio direnentzat. Euskal dantzen munduan murgiltzeko aukera paregabea da, giro ezin hobean eta euskaraz. Laguntasunak ez du soilik dantza irakasten . Txiki eta gazteek euskal kultura eta tradizioak barneratzen dituzte, euskaraz aritzen dira naturaltasunez eta, bidean, lagun berriak egiten dituzte. Gorputza mugitu, gure ondarea biziberritu eta komunitate bateko parte sentitu. Hau da Laguntasunaren proposamena. Laguntasunak, Barakaldoko eta Bizkaiko dantza talderik zaharrena, hamarkada luzeetako ibilbidea du euskal dantzen irakaskuntzan, sustapenean eta transmisioan. Talde gazteen hezkuntza eta gozamena ardatz hartuta, ikasleek lehenengo egunetik dantza tradizionaletan murgiltzen dira, maila bakoitzari egokitutako metodologia baten bitartez. Matrikulazio informazioa Gutxieneko adina: 2021an jaiotakoak Telefonoa: 629 45 55 70 Posta elektronikoa: lagun@laguntasuna.eus El grup...