Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2023

Laguntasuna Elkarteak Aingeru Gorrotxategiren ´Erraldoiak Dantzan´ abestian parte hartu du

Irudia
Laguntasuna Elkarteko Iñigo Obeso, Patxi Rubio eta Andoni Fernández musikariek Aingeru Gorrotxategiren ´Erraldoiak Dantzan´ abestian parte hartu dute, dultzaina eta danborrarekin. Abestia ERRALDOIAK liburuarentzat egindako kantua da, Euskal Herriko hiriburuetako erraldoien inguruko liburu autoeditatua, Haizea Bastegietak 2023an egin eta argitaratutakoa. Guretzat izugarrizko ohorea eta plazerra izan da Aingeruren batutapean hain proiektu liluragarrian parte hartzea. Ez ezazue galdu abestia, ezta liburua ere, Durangoko Azokan eskuragarri egongo dena! ´Erraldoiak Dantzan´ fitxa teknikoa: - Musika eta hitzak: Aingeru Gorrotxategi - Barakaldoko Laguntasuna Elkartea:     1. dultzaina: Iñigo Obeso Argaluza     2. dultzaina: Patxi Rubio Martín     Danborra: Andoni Fernández Vicentiz - Gitarra, ahotsa eta programazioak: Aingeru Gorrotxategi.

Laguntasuna Elkartearen `Gure Folklore Kalean´ programak Zuazo-Arteagabeitia bisitatuko du azaroaren 12an, dantza emanaldi bereziarekin

Irudia
Laguntasuna Elkarteak berriz ere  Gure Folklore Kalean programa jarri du martxan, oraingo honetan, Zuazo-Arteagabeitia auzo barakaldarran eskainiko dugun dantza emanaldi bereziarekin, Ibarreta auzo-elkartearen eta El Trastero eragile kulturalaren babesarekin. "Ez dadila haria eten!" lelopean, Laguntasunako musikari eta dantzari gazteek bereziki prestatutako ikuskizuna plazaratuko dute azaroaren 12an Kanarias Plazan, 13.00etatik aurrera. Laguntasuna Elkartea vuelve a poner en marcha el programa Gure Folklore Kalean , en esta ocasión con una actuación especial de danza en el barrio barakaldés de Zuazo Arteagabeitia, con la ayuda de la Asociación Vecinal Ibarreta Auzo Elkartea y el Colectivo Cultural El Trastero. Bajo el lema "Ez dadila haria eten!", el próximo domingo 12 de noviembre, a partir de las 13.00 horas, en la Plaza Canarias, los y las musikaris y dantzaris jóvenes de Laguntasuna presentarán un espectáculo especialmente preparado para la ocasión.

Aurten ere, Laguntasunak Zuberoako ikastolen aldeko gabonetako saskien salmentan lagunduko du

Irudia
Aurten ere, Laguntasuna Elkarteak Zuberoako Ikastolen gabonetako saskitxoen banaketan lagunduko du, ikastolen jarduerak finantzatzen laguntzeko helburuarekin gure aletxoa jarriz. Gainera, 2023a oso urte berezia da Ikaskolirentzat, 20 urte betetzen baitira proiektua abiarazi zutenetik. Zorionak! Eskualde bakoitzean, bertako euskara zein kultur elkarteek kudeatzen dute saskien banaketa, eta Ezkerraldea-Meatzaldean Laguntasuna da arduraduna. Aurreko urteetan erabilitako sistema mantenduko da edizio honetan ere: saskiak zuzenean  ikaskoli.eus  webgunean erosteko aukera dago, azaroaren 1etatik 26ra arte, ´ Laguntasuna dantza taldea ´  banaketa gune bezala aukeratuz. Banaketa eguna abenduaren 16an aurreikusi du ikaskolik (larunbata), eta gure egoitzan izango da ( Elexpuru 7 behea - Barakaldo ). Egoera aldatzen bada, ikaskoli zuzenean jarriko da zuekin harremanetan. Un año más, Laguntasuna Elkartea colabora en el reparto de cestas navideñas de las Ikastolas de Zuberoa, poniendo nuestro granit