Xiberoako Ikastolen aldeko gabonetako saskien salmenta 2026

Aurten ere, Laguntasuna Elkarteak Xiberoako ikastolen aldeko Saski Salmenta kanpainian parte hartuko du, bertako ikastolen jarduerak finantzatzen laguntzeko gure aletxoa jarriz.

Eskualde bakoitzean, bertako euskara zein kultur elkarteek kudeatzen dute saskien banaketa, eta Ezkerraldea-Meatzaldean Laguntasuna da arduraduna. Aurreko urteetan erabilitako sistema mantenduko da edizio honetan ere: saskiak zuzenean ikaskoli.eus webgunean erosteko aukera dago, LAGUNTASUNA banaketa gunea aukeratuz.

Mila esker Xiberoako Ikastolen eta euskararen alde egiteagatik!



Iruzkinak