Barakaldoko lau kultura adierazpen, Eusko Jaurlaritzaren Ondare Immaterialaren inbentarioan
Eusko Jaurlaritzak eguneratu berri du Euskal Ondare Immaterialaren inbentarioa, bere web orrian eskuragarri dagoena. Bertan, katalogatuta dauden Euskadiko hamaika kultura adierazpen aurki ditzakezue, tartean Barakaldoko lau daudelarik: hiru dantza eta Laguntasunako Erraldoien Konpartsa. Hementxe uzten dizuegu bakoitzaren fitxa irakurtzeko helbideak.