Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2024

Urriaren 26an, Laguntasunako belaunaldi ezberdinek emanaldi berezia eskainiko dute / El 26 de octubre, Laguntasuna ofrece una actuación especial entre generaciones

Irudia
75 urte pasa dira jada Laguntasunaren hastapenetatik. 1949tik gaur egunera arte, milaka dantzari eta musikari pasatu dira taldetik, eta, haiei esker, 2024an Laguntasunak harrotasunez esan dezake etenik gabe jardunean aritu den Bizkaiko dantza talderik beteranoena dela, eta Euskal Herriko zaharrenetarikoa. Horregatik, aurtengoa bezalako urte berezian elkartetik pasa diren dantzari eta musikariak gaur egungokoekin elkartu eta emanaldi berezia emango dute hurrengo urriaren 26an (larunbata), 18.00etan San Bizenteko Elizateko Plazan. Han pasado 75 años desde los inicios de Laguntasuna. Desde 1949 hasta la actualidad, miles de dantzaris y musikaris han pasado por el grupo, lo que ha permitido que en 2024 Laguntasuna pueda decir con orgullo que es el grupo de danzas más veterano de Bizkaia que ininterrumpidamente ha mantenido su actividad, y uno de los más antiguos de Euskal Herria. Es por eso que en este año tan especial, diferentes generaciones de dantzaris y musikaris de Laguntasuna se han

Laguntasunak San Bizenteko ostalariekin batera Euskal Jaia antolatuko du urriaren 6an / Laguntasuna y la hostelería de San Bizente organizan la Euskal Jaia este 6 de octubre

Irudia
Hemen da aurtengo San Bizenteko Euskal Jaia! Beste behin, urriaren 6an (igandea), Laguntasuna Elkarteak auzoko ostalariekin batera antolatzen duen Errosario Eguneko Euskal Jaia ospatuko dugu, tradizio barakaldarra mantenduz. Iganderako programa berezia prestatu dugu, eta ekintza mordoa izango dugu San Bizenten: azoka tradizionala, musika, dantza, erraldoiak eta buruhandiak, sukalkia, magia, zanpantzarrak, suzko zezena... Eta nola ez, gure Euskal Jaiaren osagai sekretua: lagun arteko giro aparta! Anima zaitez eta etor zaitez zure kuadrillarekin San Bizenteko Euskal Jaia ospatzera.   ¡Ya está aquí la Euskal Jaia de San Bizente! Otro año más, este domingo 8 de octubre celebraremos la Euskal Jaia que desde Laguntasuna organizamos junto a la hostelería del barrio, mantiendo así esta tradición barakaldesa. Para ello, hemos preparado un programa especial para llenar el barrio de cultura, de música, danza, feria, gigantes y cabezudos, sukalki, magia, zanpantzarrak, toro de fuego...Y como no, c

Irailaren 28an, larunbata, MAKALA FOLK II Musika Eguna ospatuko dugu San Bizenten / El sábado 28 de septiembre, celebramos MAKALA FOLK II Musika Eguna en San Bizente

Irudia
Udatik bueltan, Laguntasunako kideak berriz ere 75. urteurrena ospatzeko lanetan buru-belarri murgildu dira. Hori dela eta, irailaren 28an, larunbata , San Bizente auzoan MAKALA FOLK II Musika Eguna ospatuko dugu, iaz arrakasta handiz martxan jarri genuen proiektua. Hala ere, MAKALA FOLKaren hastapenak aurkitzeko pasaden mendera jo behar dugu, 1998ra hain zuzen ere. Urte horretan ospatu genuen LAGUNFOLK - Folk Gaua ekimenaren lehenengo edizioa, auzoko jaietan gure lokalean geneukan txosna musikaz eta folklorez betetzen. Parte-hartzaileen eraginez eta denboraren poderioz, ekimena eboluzionatuz eta finkatuz joan zen. Hainbat urtez errepikatu genuen esperientzia polit hau, eta Ezkerraldeko erreferente bilakatu zen folk musikari dagokionez, txoko ezberdinetatik etorritako talde eta lagunei esker: Sugan, Dronadar, Kalima, Aragoiko Gaiteroak, Feile, Ceo do Sil... Eta nola ez, Laguntasunako musikarien ezinbesteko partehartzearekin ere.  Aurten, iaz berriz landatu genuen hazi hori indartzea d

Brasil eta Kazakhstan izango ditugu uztailaren 22an, Barakaldoko Nazioarteko VI. Folklore Jaialdian / Brazil y Kazajistán nos visitarán este 22 de julio, con motivo del VI. Festival Internacional de Barakaldo

Irudia
Barakaldoko Nazioarteko Jaialdiaren VI. edizioan Brasilgo "BALE DA CULTURA NEGRA DO RECIFE" eta Kazajistango "NAZ FOLKLORE TALDE NAZIONALA" taldeek hartuko dute parte, Laguntasuna anfitrioia izanda. Aurten, uztailaren 22an, astelehena, izango da hitzordua, 19.30etan Barakaldoko Eskulturen Parkean. Aurten ere, Laguntasuna Elkarteak Barakaldoko Nazioarteko Folklore Jaialdia antolatuko du, Barakaldoko Udalaren babesarekin eta Portugaleteko Elai Alai taldearen laguntza estimagarriarekin, seigarren edizioan. “BALE DA CULTURA NEGRA DO RECIFE” talde brasildarra Recifetik dator, Pernambuco estatuko hiriburutik. Hiri honek beste ezeinek ez bezala irudikatzen du kultura-aniztasuna, arraza, kolore eta tradizioen nahasketa sinestezin baten emaitza. Recife kaleko inauteriengatik da ezaguna, "Galo da Madrugada". Ekitaldiak adierazpen musikaleko forma bereziak biltzen ditu, hala nola, "frevo", "maracatu" eta "manguebeat", nazioartean ezagun

Uztailaren 21ean Barakaldoko Erraldoien Bilkura ospatuko dugu / Barakaldo celebra su Concentración de Gigantes este 21 de julio

Irudia
Aurtengo Barakaldoko Karmengo Jaietan Erraldoien Bilkura berezi-berezia antolatu dugu Laguntasunaren 75. urteurrenaren harira, jaien azken egunean, uztailaren 21ean (igandea). Sei konpartsek hartuko dute parte: Algortako Agurra, Deustuko Ondalan, Traparango Danetarako-Danok, Barakaldoko Udal Erraldoiak eta nola ez, Laguntasuna. 12.00etatik aurrera, 28 erraldoi eta beste hainbeste buruhandi elkartuko eta Barakaldoko kaleetatik zehar ibiliko gara: Herriko Plaza, Batzar Orokorrak, Anaien Parkea, Enkarterri eta Foruen Pasealekua. Laguntasuna erraldoien konpartsa, Eusko Jaurlaritzak kultur ondare ukiezin gisa katalogatua , 1998 urtekoa da. Udalari Barakaldoko Udal Erraldoiak berreskuratzeko proposamena egin genion, eta ezezkoa jaso ostean, Laguntasunako kideok gure ekimenez eta baliabide propioekin berreskuratu genituen, lau figura historikoetan oinarrituta: - Galindo de Retuerno jauna , 1340an Barakaldo sortu zuena, Lopez Gonzalo de Zorroza eta Sancho Lopez de Barakaldo jaunekin batera. -

Laguntasunak, pregoilari, Karmengo Jaietan programa berezia eskainiko du / Laguntasuna, pregonera, ofrece un programa especial para los Karmenak

Irudia
Hemen ditugu gure Karmenak! Barakaldarrok prest gaude urteko egun alaienak bizitzeko, eta Laguntasuna Elkarteko kideok ere gogor lan egin dugu euskal kulturak gure herriko jaietan duen lekua aldarrikatzeko. Gainera, aurten oso edizio berezia izango da, Laguntasunak 75 urte betetzen dituen honetan jaietako pregoilariak izango baikara. Horregatik, hamaika ekintza prestatu ditugu Karmengo Jai hauetan gure kulturaz gozatzeko: dantzak, musikak, tradizio barakaldarrak... Anima zaitezte eta etorri gurekin Karmengo Jaietan ondo pasatzera! >> Programa osoa ikusi << ¡Ya están aquí nuestros Karmenak! Los barakaldeses y barakaldesas estamos preparadas para disfrutar de los días más alegres del año, y como no puede ser de otra manera, desde Laguntasuna hemos trabajado duro para reivindicar el lugar que nuestra cultura merece en las fiestas de nuestro Barakaldo. Además, este año será una edición muy especial, ya que en plenas celebraciones de nuestro 75 aniversario, tendremos el honor de

Igandean, Santa Luziara igoko gara / Este domingo, subimos a Santa Lucía

Irudia
Igandean, ekainak 30, jada tradizio bihurtu den Santa Luziako erromeria ospatuko dugu. Eta honekin, 11 urte dira Laguntasuna lehendabizikoz Argalario mendiaren magalean dagoen auzo barakaldarrera igo zenetik. Barakaldoko Ikerketa Etnografikoaren baitan, gure hiriko kultura eta tradizioak aztertzean egin genituen elkarrizketen ondorioz, zenbait datu jaso genituen, barakaldar ondare artistiko-kulturala mantentzeko helburuarekin. Horrela, jakin genuen 40. hamarkadaren inguruan auzo honetan zegoen baseliza suntsituta geratu eta erromeria desagertu zela. Aurtengo edizio honetarako egitarau berezia prestatu dugu, Elizateko Aurreskuaz gain; txistulariak, dultzaineroak, erraldoiak eta Gorostizako Herri Kirol Klubeko lagunen erakustaldia izango dituena. El domingo 30 de junio, celebraremos la ya tradicional romería de Santa Lucía. Y con esta edición, hace ya 11 años que Laguntasuna ascendió por primera vez al  barrio barakaldes situado en las faldas del monte Argalario. En el marco de la Invest

Laguntasuna, VIII. Dantza Tradizionalaren Esker Onetan saridun / Laguntasuna, premiada con el VIII. Dantza Tradizionalaren Esker Onak

Irudia
Ekainaren 13an, Bilboko BBK Aretoan VIII. Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldia ospatu zen, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak eta Deiak elkarlanean antolatuta. Sarien zortzigarren edizio honek gure ondarea izan du ardatz, eta kulturaren munduko pertsona eta erakunde garrantzitsuek gure kulturaren alde egin duten eta egiten jarraitzen duten lana aitortu du. Horrela, BDBk eta Deiak aitortza egin nahi izan diote Laguntasunak, Bizkaiko talde beterano gisa, 75 urte hauetan zehar modu altruistan eta boluntarioan egin duen lanari. Taldeko kide batzuk ekitaldian egon ziren, eta guztion izenean, Joseba Altubek eta Fran Muñozek jaso dute saria. El pasado 13 de junio, en la Sala BBK de Bilbao se celebró el VIII. Dantza Tradizionalaren Esker Onak, acto de agradecimiento de la Danza Tradicional, organizado conjuntamente por Bizkaiko Dantzarien Biltzarra y Deia. Esta octava edición de los premios ha puesto el foco en nuestro legado,  reconociendo el trabajo que diversas personas y entidades del m

Abian da Laguntasunako Dantza Eskolan izena emateko aldia / Abierto el plazo de inscripción a la Dantza Eskola de Laguntasuna

Irudia
2019 urtean eta aurretik jaio diren txiki eta gazteek aukera paregabea daukate euskal dantzak ikasteko eta euskal kulturan murgiltzen joateko. Dantzan ikasi nahi? Lagun berriak egin? Euskaraz bizi? Osasuntsu bizi? Ba ez utzi biharko eta apunta zaitez!! Informazio gehiago eta izen-emateak: 629 455 570 lagun@laguntasuna.eus Las y los txikis y jóvenes nacidos en el año 2019 y anteriores tienen una oportunidad única para aprender dantza y conocer nuestra cultura. ¿Quieres aprender dantza? ¿Hacer nuevos amig@s? ¿Pasarlo bien en euskera? ¿Mantener una vida activa? ¡Pues no lo dejes para mañana y anímate!  Más información e inscripciones: 629 455 570 lagun@laguntasuna.eus

Igandean, maiatzak 12, Kantu Eguna San Bizenten / El domingo 12 de mayo, Kantu Eguna en San Bizente

Irudia
Laguntasunako kideek topera jarraitzen dute elkartearen 75. urteurreneko ospakizunetan murgilduta. San Bizenteko taldeak modu integralean jorratzen du barakaldar eta euskal kultura, eta kantu zein abesti herrikoiek ere berebiziko garrantzia daukate. Horren islada da Laguntasunaren Lagun Artean Kantari taldea. Hori dela eta, datorren igandean, maiatzaren 12a, Laguntasunak Biarritzeko Arroka taldeko eta Nafarroako kantariak gonbidatu ditu eta programa berezi-berezia prestatu du, kantu hain urte borobila ospatzen jarraitzeko. Las y los socios de Laguntasuna continúan inmersos en la celebración del 75 aniversario de la Asociación. El grupo de San Vicente trabaja de forma integral la cultura barakaldesa y euskaldun, y las canciones y cantos populares ocupan un espacio fundamental, tal y como refleja el grupo Lagun Artean Kantari de Laguntasuna. Es por eso que el próximo domingo, 12 de mayo, la Asociación barakaldesa ha invitado a cantores y cantoras de Arroka Taldea (Biarritz) y Nafarroa, y

Laguntasuna aurteko Karmengo Jaietan pregoilaria izango da / Laguntasuna, pregonera de los Karmenak 2024

Irudia
Barakaldoko Udal Jai Batzordeak Laguntasuna Elkartea 2024ko Karmengo Jaietan pregoilari izendatu du. Hautaketa horren bidez, Batzordeak Laguntasunak 1949az geroztik Barakaldoko eta Euskal Herriko kulturaren alde egiten duen lana nabarmendu nahi du, Bizkaiko dantza-talde beteranoena eta Euskal Herriko zaharrenetarikoa izanda.  «Sorpresa handia izan da. Bagenekien hautagaien artean gure izena zegoela, baina ez genuen uste hautatuak izango ginenik. Ilusioz beterik gaude», adierazi du Fran Muñozek, taldearen ordezkarietako batek, albistea jaso eta gutxira. "Ohore handia da herri osoa ordezkatu ahal izatea". La Comisión Municipal de Fiestas de Barakaldo ha nombrado a Laguntasuna pregonera de los Karmenak 2024. Con esta elección, la Comisión quiere poner en relieve el trabajo que viene realizando Laguntasuna desde 1949 por la cultura barakaldesa y euskaldun en el municipio, lo que le ha llevado a ser el grupo de danzas más veterano de Bizkaia y de los más antiguos de Euskal Herria

Maiatzaren 3an, ostirala, txistu eta dantza ikuskizuna Udal Txistulari eta Laguntasunarekin / El viernes 3 de mayo, concierto de txistu y danza con la Banda Municipal de Txistus y Laguntasuna.

Irudia
Udal Txistu Bandak eta Laguntasunak elkarlanean "Txistua eta Dantzak" ikuskizuna eskainiko dute maiatzaren 3an, 19.30etan Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Sarrera dohainik izango da, gonbidapenarekin. Gonbidapenak jasotzeko, maiatzaren 3an, ostirala, Clara Campoamor Zentro Zibikoan (Gehienez 4 gonbidapen/pertsona). La Banda Municipal de Txistus y Laguntasuna ofrecerán este viernes 3 de mayo el espectáculo "El Txistu y la Dantza", a las 19.30 en el Centro Cívico Clara Campoamor. La entrada sera gratuita con invitación, que podrá recogerse el mismo día 3 de mayo (viernes) en Clara Campoamor (Hasta 4 invitaciones por persona).

Maiatzaren 5ean Dantzari Gazteen Jaia dantza, tailer, jolas eta puzgarriekin ospatuko dugu San Bizenten / El domingo 5 de mayo se celebra la Dantzari Gazteen Jaia en San Bizente con danza, talleres, juegos e hinchables

Irudia
Laguntasuna Elkarteko kideok topera jarraitzen dugu taldearen 75. urteurrenaren ospakizunekin. Izan ere, datorren maiatzaren 5ean, igandea, gure harrobiaren txanda izango da eta Dantzari Gazteen Jaia ospatuko dugu, bereziki gonbidatu ditugun Ezkerraldeko eta Bizkaiko dantza taldeekin. 12.00etan hasiko da programa dantzari txiki eta ertainen esku, Elizateko Plazan eskainiko duten Dantza Emanaldi handiarekin. 13.30etatik aurrera, elkarrekin ondo pasatzeko momentua izango dute Union Sport Plazan: tailerrak, jolasak eta puzgarriak. Eta 15.00etan inguru, buruhandiak izango ditugu. Laguntasunan txiki eta gazteek gure kulturan duten lekua aldarrikatu nahi izan dugu, ez soilik etorkizuna baizik eta oraina badirelako. Horregatik, gonbitea egiten dizuegi gurekin hain egun berezia ospatzera. Las y los miembros de Laguntasuna seguimos a tope con la celebración del 75 aniversario del grupo. El próximo domingo 5 de mayo, será el turno de nuestra cantera y celebraremos la Dantzari Gazteen Jaia o Fies

Barakaldo Erromerian larunbatean, apirilak 27, bueltatuko da / Barakaldo Erromerian vuelve este sábado 27 de abril

Irudia
Larunbatean, apirilaren 27an, Laguntasuna Elkarteak berriz ekingo dio Barakaldo Erromerian programari. Aurten, Laguntasunak 75 urte betetzen dituela eta Barakaldo Erromerian programak bere 18. edizioa hasiko duela, irudi berria estreinatu dugu, baina 2006tik izan dugun helburu berdinarekin: San Bizente eta Barakaldo osoan dantzara animatzera. 19.00etan San Bizenteko Elizateko Plazan izango gaituzue zain! El sábado, 27 de abril, Laguntasuna Elkartea retoma el programa Barakaldo Erromerian. Este año, coincidiendo con el 75 aniversario de Laguntasuna y el inicio de la 18ª edición de Barakaldo Erromerian, estrenamos una nueva imagen, pero con el mismo objetivo que hemos tenido desde 2006: animar a los y las vecinas del barrio y de Barakaldo a disfrutar bailando. ¡Os esperamos a las 19.00 Plaza de Anteiglesia!

Apirilaren 28an Baionako Orai Bat, Ribaforadako Paloteadoa eta Laguntasuna taldeek dantza emanaldi berezia eskainiko dute San Bizenten, Barakaldoko elkartearen 75. urteurrena dela eta / El 28 de abril los grupos Orai Bat de Baiona, Paloteado de Ribaforada y Laguntasuna ofrecerán una actuación especial en San Bizente, con motivo del 75 aniversario de la asociación barakaldesa

Irudia
Hurrengo apirilaren 28an, igandea, dantza eta musika emanaldi berezia izango dugu 13.00etan Barakaldoko Elizateko Plazan. Laguntasuna Elkartea bere 75. urteurrena ospatzen ari da, eta Bizkaian etengabean jardun duen dantza talderik beteranoena izanda,  2024an zehar programa berezia prestatu du hain urte biribila ospatzeko. Urteurren ospakizunen harira, Laguntasunako kideek Orai Bat taldeko (Baiona - Lapurdi) eta Ribaforadako Paloteadoko (Ribaforada - Nafarroa) lagunak gonbidatu dituzte, San Bizenteko dantzari eta musikariekin batera emanaldi berezia eskainiz.  Aprobetxatu Euskal Herriko txoko ezberdinetako kulturaz gozatzeko aukera paregabea! El próximo 28 de abril, domingo, disfrutaremos de un espectáculo muy especial de música y danza, a las 13.00 en la Plaza de Anteiglesia de Barakaldo. Laguntasuna se encuentra inmersa en la celebración de su 75 aniversario y siendo el grupo de danzas más veterano de Bizkaia que ininterrumpidamente ha mantenido su actividad, ha preparado un variado

Laguntasunak 23. Korrikaren lekukoa eraman du San Bizenten, 75 urte betetzen dituen honetan

Irudia
Oso urte berezi eta hunkigarria izaten ari da Laguntasuna Elkarteko kide guztiontzat. Gure 75. urteurrena ospatzen dugun honetan, Korrikaren 23. edizioa Barakaldotik igaro da martxoaren 21ean, eta San Bizenteko elkarte eragileok, auzoko ostalari eta dendariekin eskuratzen dugun kilometroan lekukoa eramateko ohorea izan dugu. Halaber, aurten ere Korrika Kulturalean parte hartu dugu, eta San Bizenteko kaleetara euskal kultura atera dugu, Korrikaren zain geuden bitartean gure musika, dantza, kantu eta buruhandiekin giroa sortzen.

Martxoaren 21ean 23. Korrikari ongietorria emango diogu San Bizenten!

Irudia
Dakizuen bezala, aurtengo 23. Korrika Barakaldotik martxoaren 21ean pasatuko da, eta San Bizentetik zehazki 21.30ak aldera. Hori dela eta, Laguntasunak ilusio handiz Korrika Kulturalean parte hartuko du, Korrika heldu baino lehen auzoko kaleetara gure kultura atera eta giroa sortzen joateko. 19.00etan hasita, gure musika, dantza, kantu eta buruhandiekin auzoa astinduko dugu. Anima zaitez eta etorri gurekin euskararen alde egitera! 23. Korrika martxoaren 14tik 23ra egongo da Euskal Herriari bira emanez, Irundik Baionarat. Edizio honen ibilbidea Korrikaren webgunean ikus daiteke: korrika.eus/eu/ibilbidea  Hementxe daukazue Barakaldon egingo diren kilometroen mapa:

Hurrengo igandean, otsailak 18, Laguntasunak Karraskoliendas inauteri barakaldarra ospatuko du San Bizenten / El próximo domingo 18 de febrero Laguntasuna celebrará las Karraskoliendas, carnaval barakaldés, en San Bizente

Irudia
Datorren otsailaren 18an, igandea, 12.30etatik aurrera Laguntasuna Elkarteak berriz ekingo dio Karraskoliendas Barakaldoko inauteri tradizionalei, San Bizenten zehar. 2011n Laguntasunan asmo handiko proiektu bati ekin genion: Barakaldori buruzko Azterlan Etnografikoa. Azterketa bibliografikoaren bidez, eta 85 urtetik gorako Barakaldoko herritarrei inkestak zein elkarrizketak eginez, Barakaldoko bizitza tradizionalaren alderdi kulturalak jasotzen ditugu (hizkuntza, ohiturak, tradizioak, kondairak, mitoak, erromeriak, jai-zikloak, bizi-esperientziak, jai erlijioso eta paganoak, dantzak, musikak, pasadizoak, kirolak...).  Ikerketa horren baitan, Karraskoliendas Barakaldoko ohitura zaharra berreskuratu nahi izan dugu. Tradizioa jarraituz,  inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak. Jose Ignacio Homobono Martinez adituaren arabera, Karraskoliendasekin neska-mutilek komunitatearekin eta auzoarekin zuten lotura indartzen zuten, erritu baten bidez: pubertar

Urtarrilaren 24ean, Laguntasuna Elkarteak bere 75. urteurrenari hasiera emango dio Clara Campoamorren / Laguntasuna comienza a celebrar su 75 aniversario el 24 de enero en Clara Campoamor

Irudia
Hasi berri dugun urte honetan, Laguntasuna Elkarteak bere 75. urteurrena ospatuko du, eta Bizkaian etengabean jardun duen dantza talderik zaharrena izanda, 2024an zehar hainbat ekitaldi zein ekintza berezi antolatu ditugu.  Hori dela eta, datorren asteazkenean, hilak 24, urte berezi honen aurkezpen ekitaldia izango dugu, 19:30etan Clara Campoamorren. Animatu eta etorri gurekin gure ibilbide luzea ospatzera!! En este año que recién comienza Laguntasuna celebrará su 75 aniversario, y siendo el grupo de danzas más antiguo de Bizkaia que ininterrumpidamente ha mantenido su actividad, hemos preparado varios eventos y actividades especiales durante el 2024.  Por eso, el próximo miércoles 24 de enero nos juntaremos a las 19:30 en Clara Campoamor para darle inicio a este año tan especial para Laguntasuna.  ¡¡Animaos a celebrar nuestro largo recorrido con nosotr@s!! 

Laguntasunak, Bizkaiko dantza talde beteranoak, bere 75. urteurrena ospatuko du 2024an / Laguntasuna, grupo de danzas veterano de Bizkaia, celebra su 75 aniversario este 2024

Irudia
Urte berriarekin, Laguntasuna Elkartea bete-betean sartu da bere 75. urteurrenaren ospakizunetan. 1949an Barakaldoko San Bizente auzoan sortu zen taldeak, Bizkaian etengabean jardun duen dantza talderik beteranoena izanda, gogoz ekingo dio 2024. urte osoan zehar prestatu dituen ekintza berezi guztiak aurrera eramateko. Momentuz, urteurrenean gurekin izango dugun logoa uzten dizuegu. Jarraitu sareetan nobedade guztien berri izateko! Con el nuevo año, Laguntasuna Elkartea entra de lleno en la celebración de su 75 aniversario. La Asociación fundada en 1949 en el barrio barakaldés de San Vicente, siendo el grupo de danza más veterano que ha mantenido su actividad de forma ininterrumpida en Bizkaia, afronta con entusiasmo todas las actividades especiales que ha preparado durante todo el año 2024. De momento, os dejamos el logo que nos acompañará en el aniversario. ¡Síguenos en redes para estar al tanto de todas las novedades! facebook.com/laguntasuna instagram.com/laguntasuna tiktok.com/@la