Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: Maiatza, 2022

Maiatzaren 14a, larunbat kulturala San Bizenten

Irudia
Larunbatean, maiatzak 14, plan ezinhobea daukagu auzoan. Izan ere, 18.30etan Elizateko Plazan, Alegria Dulantziko (Araba) Haize Dulantzi Dantza Taldeko lagunek beraien dantzak eskainiko dizkigute, Euskal Dantzarien Biltzarrak Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin sustatuko elkartruke programaren baitan.  Gogo handiz gehitu gara Biltzarrak antolatutako proiektura, Laguntasunan beti egin baitugu Euskal Herriko taldeen arteko loturak sendotzearen aldeko apostua. Hori dela eta, etorrera honen ondorioz, datorren asteburuan (hilak 21) gu joango gara Alegria Dulantzira Barakaldo ordezkatzera berezi prestatu ditugun Bizkaiko dantza sortarekin. Ostean, dantza emanaldia bukatu eta jarraian, 19.00etatik aurrera Barakaldo Erromerian saio berria izango dugu gure musikari aparten eskutik. Anima zaitezte eta etorri gurekin auzoa musikaz eta dantzaz betetzera!!!