Hurrengo igandean, otsailak 18, Laguntasunak Karraskoliendas inauteri barakaldarra ospatuko du San Bizenten / El próximo domingo 18 de febrero Laguntasuna celebrará las Karraskoliendas, carnaval barakaldés, en San Bizente


Datorren otsailaren 18an, igandea, 12.30etatik aurrera Laguntasuna Elkarteak berriz ekingo dio Karraskoliendas Barakaldoko inauteri tradizionalei, San Bizenten zehar.

2011n Laguntasunan asmo handiko proiektu bati ekin genion: Barakaldori buruzko Azterlan Etnografikoa. Azterketa bibliografikoaren bidez, eta 85 urtetik gorako Barakaldoko herritarrei inkestak zein elkarrizketak eginez, Barakaldoko bizitza tradizionalaren alderdi kulturalak jasotzen ditugu (hizkuntza, ohiturak, tradizioak, kondairak, mitoak, erromeriak, jai-zikloak, bizi-esperientziak, jai erlijioso eta paganoak, dantzak, musikak, pasadizoak, kirolak...). 

Ikerketa horren baitan, Karraskoliendas Barakaldoko ohitura zaharra berreskuratu nahi izan dugu. Tradizioa jarraituz,  inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak. Jose Ignacio Homobono Martinez adituaren arabera, Karraskoliendasekin neska-mutilek komunitatearekin eta auzoarekin zuten lotura indartzen zuten, erritu baten bidez: pubertarotik mozaletasunera igarotzea eta koadrilaren parte bilakatzea.

Ohitura hau elizateko auzo gehienetan ospatzen ohi zen, batez ere eremu landatarretan. San Bizente auzoan ospakizun honen inguruan dauden azken albiste dokumentalak 1919koak dira, auzoko gazteek eskea egiteko baimena udalari eskatu ziotenean, “herriko ohitura zaharrak gorde eta kontserbatzeko irrikaz”.

Enkarterriko beste hainbat lekutan ere ospatzen zen jaia, leku batzuetan berreskuratze lan interesgarrietan ari direlarik, Trapagan, adibidez.

Hau guztiagatik, Laguntasunako kideok Karraskoliendas barakaldar ohitura berritu nahi dugu aurten ere. Hori dela eta, datorren igandean, 12.30etatik aurrera gurekin etortzera animatu nahi zaituztegu, San Bizente kulturaz blai egon dadin.

El próximo domingo 18 de febrero, a partir de las 12.30 horas, Laguntasuna Elkartea celebrará de nuevo las Karraskoliendas, carnavales tradicionales de Barakaldo, en el barrio de San Bizente.

En 2011, en Laguntasuna iniciamos un ambicioso proyecto y vertebrador de nuestra actividad: el Estudio Etnográfico de Barakaldo. Mediante el análisis bibliográfico y la realización de encuestas y entrevistas a la población de Barakaldo mayor de 85 años, recogemos aspectos culturales de la vida tradicional de Barakaldo (lengua, costumbres, tradiciones, leyendas, mitos, romerías, ciclos festivos, experiencias vitales, fiestas religiosas y paganas, danzas, músicas, anécdotas, deportes...).

En el marco de este estudio, hemos querido recuperar la vieja tradición de las Karraskoliendas en Barakaldo. Siguiendo la costumbre, el domingo de carnaval los jóvenes del pueblo realizaban la cuestación acompañados de un gallo negro. Según el experto José Ignacio Homobono Martínez, con las Karraskoliendas las y los chavales fortalecían su relación con la comunidad y con el barrio a través de un ritual: pasar de la pubertad a la mocedad y convertirse en parte de la cuadrilla.

Esta costumbre se celebraba en la mayoría de los barrios de la anteiglesia, sobre todo en las zonas rurales. Las últimas noticias documentales sobre esta celebración en el barrio de San Bizente datan de 1919, cuando los jóvenes del barrio  solicitaron permiso al ayuntamiento para realizar la cuestación del domingo de carnval, “deseando guardar y conservar las viejas costumbres del pueblo”.

La fiesta se celebraba también en otros lugares de las Encartaciones, donde se están realizando interesantes labores de recuperación, como en Trapagaran, por ejemplo.

Por todo ello, desde Laguntasuna queremos un año más renovar la tradición de las Karraskoliendas en Barakaldo. Por ello, os animamos a que nos acompañéis el próximo domingo a partir de las 12.30 horas para llenar San Bizente de cultura.


Informazio gehiago / Más información: 

Homobono Martínez, Jose Ignacio (2018): "Las carrascoliendas. Cuestación carnavalesca barakaldarra", Revista K Barakaldo Aldizkaria, 4, 88-105.  https://ezagutubarakaldo.barakaldo.eus/wp-content/uploads/2021/02/Las-carrascoliendas-Cuestacion-carnavalesca-barakaldarra.pdf

 


Iruzkinak