Igandean, Santa Luziara igoko gara / Este domingo, subimos a Santa Lucía

Igandean, ekainak 30, jada tradizio bihurtu den Santa Luziako erromeria ospatuko dugu. Eta honekin, 11 urte dira Laguntasuna lehendabizikoz Argalario mendiaren magalean dagoen auzo barakaldarrera igo zenetik.

Barakaldoko Ikerketa Etnografikoaren baitan, gure hiriko kultura eta tradizioak aztertzean egin genituen elkarrizketen ondorioz, zenbait datu jaso genituen, barakaldar ondare artistiko-kulturala mantentzeko helburuarekin. Horrela, jakin genuen 40. hamarkadaren inguruan auzo honetan zegoen baseliza suntsituta geratu eta erromeria desagertu zela.

Aurtengo edizio honetarako egitarau berezia prestatu dugu, Elizateko Aurreskuaz gain; txistulariak, dultzaineroak, erraldoiak eta Gorostizako Herri Kirol Klubeko lagunen erakustaldia izango dituena.

El domingo 30 de junio, celebraremos la ya tradicional romería de Santa Lucía. Y con esta edición, hace ya 11 años que Laguntasuna ascendió por primera vez al  barrio barakaldes situado en las faldas del monte Argalario.

En el marco de la Investigación Etnográfica de Barakaldo, y fruto de las entrevistas que realizamos para analizar la cultura y tradiciones de nuestra ciudad, recogimos algunos datos con el objetivo de mantener el patrimonio artístico-cultural barakaldés. Así, nos enteramos de que la ermita que existía en este barrio en torno a los años 40 quedó destruida y la romería desapareció.

Para esta edición hemos preparado un programa especial, además del Aurresku de la Anteiglesia, con txistularis, dulzaineros, gigantes y una exhibición de deporte rural de la mano de nuestros amigos y amigas de Gorostiza Herri Kirol Kluba.

Iruzkinak