Laguntasuna, VIII. Dantza Tradizionalaren Esker Onetan saridun / Laguntasuna, premiada con el VIII. Dantza Tradizionalaren Esker Onak
Ekainaren 13an, Bilboko BBK Aretoan VIII. Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldia ospatu zen, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak eta Deiak elkarlanean antolatuta. Sarien zortzigarren edizio honek gure ondarea izan du ardatz, eta kulturaren munduko pertsona eta erakunde garrantzitsuek gure kulturaren alde egin duten eta egiten jarraitzen duten lana aitortu du.
Horrela, BDBk eta Deiak aitortza egin nahi izan diote Laguntasunak, Bizkaiko talde beterano gisa, 75 urte hauetan zehar modu altruistan eta boluntarioan egin duen lanari. Taldeko kide batzuk ekitaldian egon ziren, eta guztion izenean, Joseba Altubek eta Fran Muñozek jaso dute saria.
El pasado 13 de junio, en la Sala BBK de Bilbao se celebró el VIII. Dantza Tradizionalaren Esker Onak, acto de agradecimiento de la Danza Tradicional, organizado conjuntamente por Bizkaiko Dantzarien Biltzarra y Deia. Esta octava edición de los premios ha puesto el foco en nuestro legado, reconociendo el trabajo que diversas personas y entidades del mundo de la cultura han realizado y siguen realizando en defensa y a favor de nuestra cultura.
Así, BDB y Deia han querido reconocer la labor que Laguntasuna, grupo veterano de Bizkaia, ha venido realizando durante estos 75 años de manera altruista y voluntaria. El acto contó con la presencia de varios miembros del grupo, y en nombre de todas y todos los socios de Laguntasuna, han recibido el premio Joseba Altube y Fran Muñoz.
Deia (10/06/2024): Laguntasuna Dantza Taldea, los maestros de los dantzaris de Bizkaia
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina