Laguntasuna Elkarteak 2024 Sasiburu Saria jaso du

2024ko abenduaren 3an 75 urte bete dira Eusko Ikaskuntzak lehen aldiz Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzea erabaki zuenetik. Kasualitatez (ala ez), aurten ere Laguntasuna Elkarteko kideok gure 75. urteurrena ospatzen gaude, Bizkaian etengabean lanean aritu den dantza talderik beteranoena eta Euskal Herriko zaharrenetarikoa izanda.

Hori dela eta, Sasiburu Barakaldoko Euskaldunon Elkarteak 2024 Sasiburu Saria eman nahi izan dio Laguntasunari, abenduaren 3an Barakaldo Antzokian ospatutako Euskararen Eguneko ekitaldian. Horrela, eskertu nahi izan dute San Bizenteko taldeak euskara eta euskal kulturaren alde egindako bizitza osoko jarduna.

Mila esker Sasiburuko lagunei, eta nola ez, egunero euskarak Barakaldon duen lekua aldarrikatzeko lanean dauden guztioi. Izan zirelako gara, eta garelako izango dira!

Iruzkinak