Martxoaren 21ean 23. Korrikari ongietorria emango diogu San Bizenten!

Dakizuen bezala, aurtengo 23. Korrika Barakaldotik martxoaren 21ean pasatuko da, eta San Bizentetik zehazki 21.30ak aldera. Hori dela eta, Laguntasunak ilusio handiz Korrika Kulturalean parte hartuko du, Korrika heldu baino lehen auzoko kaleetara gure kultura atera eta giroa sortzen joateko. 19.00etan hasita, gure musika, dantza, kantu eta buruhandiekin auzoa astinduko dugu. Anima zaitez eta etorri gurekin euskararen alde egitera!

23. Korrika martxoaren 14tik 23ra egongo da Euskal Herriari bira emanez, Irundik Baionarat. Edizio honen ibilbidea Korrikaren webgunean ikus daiteke: korrika.eus/eu/ibilbidea 

Hementxe daukazue Barakaldon egingo diren kilometroen mapa:



Iruzkinak