Laguntasunak Barakaldo eta Euskal Herria ordezkatuko ditu Argentinako Euskal Aste Nazionalean / Laguntasuna representará a Barakaldo y a Euskal Herria en la Semana Nacional Vasca de Argentina

Laguntasuna Elkartearen 7. Nazioarteko Bira (Buzau, Errumania)

Laguntasuna Elkartea Argentinara joango da urriaren 3tik 12ra, Macachinen (La Pampa) egingo den 2022ko Euskal Aste Nazionalean parte hartzera.

Oraingo honetan (Laguntasunak atzerrira egingo duen zortzigarren bira), 23 dantzari eta musikari barakaldar izango dira bertan, Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak gonbidatuta.

Argentinako Euskal Aste Nazionala, urtero ospatzen dena, euskal diasporak mundu osoan egiten duen ekitaldi garrantzitsuenetako bat da, Argentinako eta inguruko herrialdeetako euskal kolektibo osoa biltzen dituena, agintariez gain. Izan ere, 4.000.000 argentinar inguruk euskal jatorria dute, diaspora jendetsuena duen munduko herrialdea izanik. Izan ere, Argentinan  gutxienez 84 Euskal Etxe daude, euskaletxeak.eus webguneak bildutako datuen arabera.

Euskal Asteko egitarauaren barruan, gure dantzari eta musikariek dantza eta musika emanaldietan parte hartuko dute, eta baita kalejiretan, erromerietan, euskara zabaltzeko jardueretan (mintzodromoak, adibidez) eta bestelako ekitaldi sozialetan ere.

Laguntasuna taldeko kideak ilusioz eta ondo entseatutako errepertorioz beteta joango dira Hego Amerikara, beren hiria eta herrialdea ordezkatzeko eta, gainera, diasporarekin harremanak estutzeko eta esperientziaz ahalik eta gehien gozatzeko irrikitan daude.


Laguntasunaren 7. Nazioarteko Bira 2016 (Bitola, Mazedonia)

Laguntasuna Elkartea viajará a Argentina entre el 3 y el 12 de octubre para participar en la Semana Nacional Vasca 2022 que se celebrará en Macachín, La Pampa.

En esta ocasión (la octava gira al extranjero de Laguntasuna), 23 dantzaris y músicos barakaldeses acudirán al evento, invitados por el Centro Vasco Euzko Alkartasuna. 

La Semana Nacional Vasca de Argentina, de celebración anual, es uno de los eventos más importantes de la diáspora vasca en todo el mundo, reuniendo a toda la colectividad vasca de Argentina y países vecinos, además de autoridades. Y es que se calcula que unos 4.000.000 de argentinas y argentinos tienen origen vasco, siendo el país del mundo con la diáspora más multitudinaria. Es por ello que el país cuenta con al menos 84 Centros Vascos, según los datos recogidos por euskaletxeak.eus.

Dentro del completo programa del evento, los dantzaris y músicos participarán en actuaciones de danza y música, pero también en kalejiras, romerías, actividades de difusión del euskara como mintzodromoak y otros eventos sociales.

Las y los miembros de Laguntasuna viajan a Sudamérica cargados de ilusión y un repertorio bien ensayado, con la intención de representar a su ciudad y a su país y además, estrechar lazos con la diáspora y disfrutar al máximo de la experiencia.



Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

El próximo 6 de septiembre Barakaldo celebrará el 500 aniversario de la primera vuelta al mundo de Juan de Zubileta, hijo predilecto del municipio / Datorren irailaren 6an Barakaldok Juan de Zubileta herriko seme kutunaren munduaren lehen biraren 500. urteurrena ospatuko du