Laguntasunak apirilaren 6an ospatuko den Korrika Festan Erromeria antolatu du, 19.00etan Herriko Plazan

 Asteazken honetan, apirilaren 6an, gure txanda izango da eta Korrika Barakaldotik pasatuko da gaueko ordu txikietan. 23:57etan sartuko da Burtzeñako Zubitik, eta 01:05etan Sestaorako bidea hartuko du Kaiku zubian, behean dituzuen mapetan zehaztasun osoz ikus dezakezuen bezala.

Egun handia ospatzeko eta bide batez muskuluak berotzen joateko, arratsaldean Herriko Plazan izango den Korrika Festaren baitan Erromeria antolatu dugu, 19.00etatik aurrera. Animatu eta erdu gurekin, dantzatzen duen herria ez baita inoiz hilko!!

EUSKARA, JALGI HADI DANTZARA





22. KORRIKAK BARAKALDON EGINGO DUEN IBILBIDEA








Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

San Bizenteko Jaietan Dantzan 2022

Laguntasunak San Bizenteko Euskal Inauterian Karraskoliendas ospatuko du / Laguntasuna recupera las Karraskoliendas en el Carnaval Vasco de San Bizente