Laguntasuna Elkarteak Aingeru Gorrotxategiren ´Erraldoiak Dantzan´ abestian parte hartu du

Laguntasuna Elkarteko Iñigo Obeso, Patxi Rubio eta Andoni Fernández musikariek Aingeru Gorrotxategiren ´Erraldoiak Dantzan´ abestian parte hartu dute, dultzaina eta danborrarekin.

Abestia ERRALDOIAK liburuarentzat egindako kantua da, Euskal Herriko hiriburuetako erraldoien inguruko liburu autoeditatua, Haizea Bastegietak 2023an egin eta argitaratutakoa.

Guretzat izugarrizko ohorea eta plazerra izan da Aingeruren batutapean hain proiektu liluragarrian parte hartzea. Ez ezazue galdu abestia, ezta liburua ere, Durangoko Azokan eskuragarri egongo dena!


´Erraldoiak Dantzan´ fitxa teknikoa:

- Musika eta hitzak: Aingeru Gorrotxategi

- Barakaldoko Laguntasuna Elkartea:

    1. dultzaina: Iñigo Obeso Argaluza

    2. dultzaina: Patxi Rubio Martín

    Danborra: Andoni Fernández Vicentiz

- Gitarra, ahotsa eta programazioak: Aingeru Gorrotxategi.

Iruzkinak