Aurten ere, Laguntasunak Zuberoako ikastolen aldeko gabonetako saskien salmentan lagunduko du

Aurten ere, Laguntasuna Elkarteak Zuberoako Ikastolen gabonetako saskitxoen banaketan lagunduko du, ikastolen jarduerak finantzatzen laguntzeko helburuarekin gure aletxoa jarriz. Gainera, 2023a oso urte berezia da Ikaskolirentzat, 20 urte betetzen baitira proiektua abiarazi zutenetik. Zorionak!

Eskualde bakoitzean, bertako euskara zein kultur elkarteek kudeatzen dute saskien banaketa, eta Ezkerraldea-Meatzaldean Laguntasuna da arduraduna. Aurreko urteetan erabilitako sistema mantenduko da edizio honetan ere: saskiak zuzenean ikaskoli.eus webgunean erosteko aukera dago, azaroaren 1etatik 26ra arte, ´Laguntasuna dantza taldea´  banaketa gune bezala aukeratuz.

Banaketa eguna abenduaren 16an aurreikusi du ikaskolik (larunbata), eta gure egoitzan izango da (Elexpuru 7 behea - Barakaldo). Egoera aldatzen bada, ikaskoli zuzenean jarriko da zuekin harremanetan.

C:\Users\UTILISATEUR\Desktop\ikaskoli\2022ko argazkiak\IMG_20221026_162858.jpg

Un año más, Laguntasuna Elkartea colabora en el reparto de cestas navideñas de las Ikastolas de Zuberoa, poniendo nuestro granito de arena con el objetivo de ayudar a financiar las actividades de las ikastolas. Este año 2023, además, es muy importante para Ikaskoli, ya que el proyecto cumple sus primeros 20 años de historia. Zorionak! 

En cada comarca, el reparto de las cestas está gestionado por las asociaciones locales de euskera y cultura, y en la Margen Izquierda-Zona Minera el responsable es Laguntasuna. En esta edición se continuará utilizando el sistema puesto en marcha en ediciones anteriores: las cestas se pueden conseguir directamente en ikaskoli.eus, desde el 1 hasta el 26 de noviembre, eligiendo "Laguntasuna dantza taldea" (Elexpuru 7 Bajo - Barakaldo) como punto de distribución.


Ikaskoliren oharra:

Zuberoako Ikastolen alde elkartasuna hedatzen!

2003tik, Zuberoako Ikastoletako guraso eta Euskal Herriko hainbat gunetako laguntzaileek, eguberriz, tokiko ekoizle ttikien ekoizpenez osaturiko saski salmenta bat antolatu genuen. Iaz, zuen laguntzari esker, 2200 saski saldu genituen.

Ekimenaren helburuak:

  • Zuberoako Ikastolak laguntzea
  • Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea


Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen.

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza guttiagotua da gure lurraldean.

Zuberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa zaigu.


Euskara susta dezagun, Zuberoako Ikastolak lagunduz !


SASKIAK

Hiru saski mota izanen dituzte salgai : Pettarra, Arbaila eta Basbürüa.

Saskiak (gazna, ahate gibel, eztia, axoa, zaltxixoi, pate, pastelak, axoa, erreximenta) bi ikastoletan dauden ekoizleeri esker osatuak dira. Lotura zuzena daukate ikastolekin : oraingo guraso eta guraso ohiak.

Erran gabe doa, produkzio ttipiko ekoizleak direla. Kalitate haundiko eta bertan ekoiztu mozkinak eskaintzen dituzte. Horrek, suposatzen du osagaiak aldatu daitezkela produkzioaren arabera.


Iruzkinak