Garazi Fernandez Laguntasunako kidea hautatu du Argentinako Villa Mariako Euzko Etxeak Anima Zaitez programan parte hartzeko / Euzko Etxea de Villa María (Argentina) elige a Garazi Fernández, miembro de Laguntasuna, para participar en Anima Zaitez

Uztailaren 14tik 30era Villa Mariako Euzko Etxean (Kordoba, Argentina) egongo da Laguntasuna Elkarteko kidea den Garazi Fernandez gazte barakaldarra, Anima Zaitez programaren 6. edizioan parte hartzen.

Villa Mariako "Euzko Etxea" Euskal Etxeak antolatzen du programa hau, Euskal Herriko gazteak eta Argentinako euskal diaspora hurbiltzeko helburuarekin. Beste hiru euskal gazteekin bidaiatuko da Garazi Fernandez: Larraitz Goikoetxea (Beasaingo euskara irakaslea eta Ostadar Dantza Taldeko kidea), Iñaki Landa (Gasteizko Historia eta Filosofia irakaslea) eta Garazi Suinaga (Gorlizeko euskal filologoa).

Anima Zaitez kulturtrukean gazte boluntario hauek Villa Mariako euskal familiekin egongo dira eta musika, dantza, historia, kultura zein euskara tailerrak emango dituze bertako Euskal Etxean. Bestalde, bertako landa eskolak bisitatuko dituzte eta Villa Mariako Unibertsitate Nazionalean harrera egingo diete, besteak beste.

Flor Deniz Euzko Etxeko batzordekide eta Anima Zaitez programaren koordinatzaileak euskalkultura.eus-i azaldu dion bezala, “Edizio honetan programa kalera atera nahi dugu, herriak Euskal Etxean egiten duguna ezagut dezan. Horregatik, bi norabidetan egingo dugu lan. Batetik, batez ere, elkartean parte hartzen dutenei zuzendutako jarduerak antolatuko ditugu eta, bestetik, herritar guztiei zuzendutako proposamenak izango ditugu, bertako beste zenbait gune eta elkarterekin batera” 

Laguntasuna Elkartearentzat ohore izugarria da Garazi bezalako ordezkari apartak Anima Zaitez programan parte hartzeko aukera izatea, eta ziur gaude Laguntasunan urtean zehar bultzatzen eta babesten ditugun Barakaldoko eta Euskal Herriko kultura, tradizio eta ohiturak primeran erakutsiko dituela Villa Mariako eta Argentinako euskaldunei.

Zorionak Garazi eta esperientziari zuku guztia atera!



Del 14 al 30 de julio la joven barakaldesa Garazi Fernández, miembro de Laguntasuna Elkartea, viajará al Centro Vasco Euzko Etxea de Villa María (Córdoba, Argentina) a participar en la 6ª edición del programa Anima Zaitez.

Este programa organizado por el Centro Vasco "Euzko Etxea" de Villa María tiene por objetivo estrechar lazos entre la juventud de Euskal Herria y la diáspora vasca en Argentina. Así, Garazi Fernández viajará junto a otros tres jóvenes euskaldunes: Larraitz Goikoetxea (profesora de euskera de Beasain y miembro de Ostadar Dantza Taldea), Iñaki Landa (profesora de Historia y Filosofía de Gasteiz) y Garazi Suinaga (filóloga vasca de Gorliz).

En el intercambio cultural, el grupo de jóvenes voluntarias y voluntarios convivirá con las familias vascas de Villa María y llevarán a cabo talleres de música, danza, historia, cultura y euskera en su Euskal Etxea. Además, visitarán las escuelas rurales de la zona y se les recibirá en la Universidad Nacional de Villa María, entre otras variadas actividades.

Tal y como ha explicado Flor Deniz, miembro de la Junta de Euzko Etxea y coordinadora del programa Anima Zaitez a euskalkultura.eus, “En esta edición queremos sacar el programa a la calle para que el pueblo conozca lo que hacemos en el Centro Vasco. Por eso vamos a trabajar en dos direcciones. Por un lado, organizaremos actividades dirigidas principalmente a las personas que participan en la asociación y, por otro lado, tendremos propuestas dirigidas a toda la ciudadanía, junto con otros espacios y asociaciones locales”

Para Laguntasuna Elkartea es un honor poder contar con la participación de una gran representante como Garazi en el programa Anima Zaitez, y estamos convencidos y convencidas de que llevará con orgullo a Villa María y a Argentina la cultura, tradiciones y costumbres de Barakaldo y de Euskal Herria que durante todo el año fomentamos y sacamos a la calle en Laguntasuna.



Informazio gehiago:

https://www.euskalkultura.eus/euskara/albisteak/anima-zaitez-2023-garazi-larraitz-inaki-eta-garazi-dira-villa-mariako-euzko-etxera-ehtik-bilduko-diren-lau-gazteak?fbclid=IwAR01a6p5QgjYAGY0WPYOTsY0FcGt2q5HjyNVC4B6rDhf2DP1eyyA77WJoYk

https://centrovascovm.com.ar/

https://www.instagram.com/animazaitez/

https://www.instagram.com/euzkoetxea.villamaria/

Iruzkinak