Otsailaren 26an, Karraskoliendas euskal inauteriak ospatuko ditugu San Bizenten / El 26 de febrero celebramos las Karraskoliendas en el barrio

Datorren otsailaren 26an, igandea, Laguntasuna Elkarteko kideok berriz ere San Bizenteko kaleetara irtengo gara Karraskoliendas ospatzera, Barakaldoko eta Ezkerraldeko euskal inauteri tradizionalak ospatzera.

Izan ere, aurten ere iaz martxan jarritako egitasmoarekin jarraitu nahi dugu, eta Karraskoliendas barakaldar ohitura zaharra mantendu.

Tradizioa jarraituz, inauterietako igandean oilar beltzarekin eskean ibiltzen ziren herriko gazteak. Jose Ignacio Homobono Martinez adituaren arabera, Karraskoliendasekin neska-mutilek komunitatearekin eta auzoarekin zuten lotura indartzen zuten, erritu baten bidez: pubertarotik mozaletasunera igarotzea eta koadrilaren parte bilakatzea.

Elizateko auzo gehienetan ospatzen ohi zen, batez ere eremu landatarretan. San Bizente auzoan ospakizun honen inguruan dauden azken albiste dokumentalak 1919koak dira, auzoko gazteek eskea egiteko baimena udalari erregutu ziotenean, “herriko ohitura zaharrak gorde eta kontserbatzeko irrikaz”.

Enkarterriko beste hainbat lekutan ere ospatzen zen inauterietako jai hau, leku batzuetan berreskuratze lan interesgarrietan ari direlarik, Trapagan, adibidez.

Horregatik datorren igandean, 12.30etatik aurrera gurekin etortzera animatu nahi zaituztegu, San Bizente kulturaz blai egon dadin.

--------

El próximo domingo 26 de febrero las y los socios de Laguntasuna volveremos a salir a las calles de San Vicente para celebrar las Karraskoliendas, los carnavales tradicionales de Barakaldo y Ezkerraldea.

De hecho, este año queremos continuar con el proyecto puesto en marcha el año pasado, y mantener la antigua tradición de Karraskoliendas de Barakaldo. Y es que siguiendo la tradición, el domingo de carnaval los jóvenes del pueblo pedían con el gallo negro. Según el experto José Ignacio Homobono Martínez, su pareja -los chicos con Karraskoliendass reforzaban su relación con la comunidad y con el barrio a través de un ritual: pasar de la pubertad a la modedad y formar parte de la cuadrilla.

Se celebraba en la mayoría de los barrios de la anteiglesia, especialmente en las zonas rurales. Las últimas noticias documentales que rodean esta celebración en el barrio de San Vicente datan de 1919, cuando los jóvenes del barrio rogaron al ayuntamiento que hiciera la cuestación, “deseando guardar y conservar las viejas costumbres del pueblo”.

En otros lugares de las Encartaciones se celebraba también esta fiesta de carnaval, y en algunos de ellos se están llevando a cabo interesantes proyectos de recuperación como es el caso de Trapaga.

Por eso os animamos a que vengáis con nosotros a las Karraskoliendas de San Vicente, el próximo domingo, a partir de las 12.30 horas, para que llenemos así el barrio de cultura.

Informazio gehiago / Más información: 

Homobono Martínez, Jose Ignacio (2018). Las carrascoliendas. Cuestación carnavalesca barakaldarra. Revista K Barakaldo Aldizkaria, 4. https://ezagutubarakaldo.barakaldo.eus/wp-content/uploads/2021/02/Las-carrascoliendas-Cuestacion-carnavalesca-barakaldarra.pdf


Iruzkinak