Laguntasuna 2023ko San Bizenteko jaietan eragile aktiboa izango da, eta nobedadeak datoz! / Laguntasuna potencia su participación en las Fiestas de San Bizente, con novedades

Urte berriarekin, asmo berriak! Aurten ere, Laguntasuna Elkartea eragile aktiboa izango da urtarrilaren 20tik 29ra ospatuko ditugun San Bizenteko jaietan, eta bere parte-hartzea handituko du.

Izan ere, 2023ko edizio honetan tradizio bilakatu diren ekintzak mantenduko ditugu: kantujira, erromeria, dantza eta musika emanaldiak, erraldoiak, Barakaldoko Elizateko Aurreskua... Eta nobedade gisa, urtarrilaren 22an MAKALA FOLK eguna jarriko dugu martxan San Bizenteko Jai Batzordearekin batera.

MAKALA FOLKaren hastapenak aurkitzeko pasaden mendera jo behar dugu, 1998ra hain zuzen ere. Urte horretan ospatu genuen LAGUNFOLK - Folk Gaua ekimenaren lehenengo edizioa, gure lokalean geneukan txosna musikaz eta folklorez betetzen. Parte-hartzaileen eraginez eta denboraren poderioz, ekimena eboluzionatuz eta finkatuz joan zen. Hainbat urtez errepikatu genuen esperientzia polit hau, eta Ezkerraldeko erreferente bilakatu zen folk musikari dagokionez, txoko ezberdinetatik etorritako talde eta lagunei esker: Sugan, Dronadar, Kalima, Aragoiko Gaiteroak, Feile, Ibarra-Kaldu, Erreka-Ortu... Eta nola ez, Laguntasunako musikarien ezinbesteko laguntzarekin ere. Ekimen honen harira, aurrerago gure FOLK SESSION entzutesuak antolatzen hasi ginen, Atari Tabernaren laguntzarekin.

Aurten LAGUNFOLK ekimen horren hazia berriz landatzea erabaki dugu, eta MAKALA FOLK eguna jaio da, San Bizente berriz ere folk musikaz eta kulturaz betetzeko helburuarekin.



Gauza guzti hauekin, auzoko jaiak inoiz baino gehiago gozatuko ditugu!!! Animatu eta ez galdu gogo handiz prestatutako programa interesgarria!

 -- -- -- -- --
¡Año nuevo, propósito nuevo! Un año más, Laguntasuna Elkartea participará activamente en las fiestas de San Vicente que celebramos del 20 al 29 de enero, e incluso potenciará su participación.

Y es que en esta edición no sólo seguiremos mantiendo las actividades que ya se han convertido en tradición, como la romería, la kantujira, actuaciones de danza música, gigantes, el Aurresku de Anteiglesia de Barakaldo... Este año tenemos una novedad: vamos a poner en marcha el MAKALA FOLK eguna junto con la Comisión de Fiestas de San Bizente.

Laguntasuna Barakaldo San Bizente Jaiak 2023
Para encontrar los inicios del MAKALA FOLK debemos irnos al siglo pasado, a 1998 más concretamente. Ese año celebramos la primera edición del LAGUNFOLK - Folk Gaua, una fiesta llena de música y folklore. Tras las decenas de participantes y el pasó del tiempo, la iniciativa evolucionó y se consolidó, pudiendo repetir así durante varios años esta bonita experiencia que se convirtión en referente de la música folk de Ezkerraldea gracias a todos los grupos, amigas y amigos de diferentes lugares que pasaron por él: Sugan, Dronadar, Kalima, Gaiteros de Aragón, Feile, Ibarra-Kaldu, Erreka-Ortu, y cómo no, nuestros músicos y músicas de Laguntasuna. A raíz de esta inciativa comenzamos a organizar nuestras conocidas FOLK SESSION con la colaboración del Atari.

Este año, hemos decido replantar la semilla que dió lugar a LAGUNFOLK, y así ha nacido MAKALA FOLK, con el objetivo de que San Vicente vuelva a llenarse de música y cultura folk. 

Con todas estas actividades, en Laguntasuna nos hemos propuesto disfrutar de estas fiestas como nunca. ¡Animáos y no os perdáis el programa que tenemos preparado!

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

El próximo 6 de septiembre Barakaldo celebrará el 500 aniversario de la primera vuelta al mundo de Juan de Zubileta, hijo predilecto del municipio / Datorren irailaren 6an Barakaldok Juan de Zubileta herriko seme kutunaren munduaren lehen biraren 500. urteurrena ospatuko du

Laguntasunak Barakaldo eta Euskal Herria ordezkatuko ditu Argentinako Euskal Aste Nazionalean / Laguntasuna representará a Barakaldo y a Euskal Herria en la Semana Nacional Vasca de Argentina