Ekainaren 29an, igandea, Santa Luziara igoko gara / El domingo 29 de junio celebraremos la subida a Santa Lucía

Ekainaren 29an, igandea, jada tradizio bihurtu den Santa Luziako erromeria ospatuko dugu. Edizio hau berezia izango da, izan ere, urtarrilean zendu zen Julian Larrea barakaldarraren omenez izango da. Julian, herri kirolen eta Barakaldoko ohituren aldeko langile sutsua, askotan etortzen zen Santa Luziako erromeria gurekin ospatzera.

Santa Luziako erromeria duela hamabi urte berreskuratu genuen. Laguntasunan martxan dugun Barakaldoko Ikerketa Etnografikoaren baitan, gure hiriko kultura eta tradizioak aztertzeko hainbat elkarrizketa egin genituen 80 urte edo gehiagoko barakaldarrei. Lan horren ondorioz, zenbait datu jaso genituen, gure elizateko ondare artistiko-kulturala mantentzeko helburuarekin. Horrela, jakin genuen 40. hamarkadaren inguruan, gerraostean, Argalario mendiaren magalean dagoen auzo honetako baseliza suntsituta geratu eta erromeria desagertu zela.

Aurtengo edizio bereziaren harira, ekintzez beteriko egitaraua prestatu dugu. Elizateko Aurreskuaz gain, txistulariak, dultzaineroak, trikitilariak, erraldoiak, Gorostizako Herri Kirol Klubeko lagunen erakustaldia eta Llanoko Kartoi banda izango ditugu gurekin.

El 29 de junio, domingo, celebraremos la ya tradicional romería de Santa Lucía. Esta edición será especial, ya que homenajeará al barakaldés Julián Larrea, fallecido el pasado mes de enero. Julián, incansable trabajador en pro del deporte rural y las costumbres de Barakaldo, venía a menudo a celebrar con nosotros la romería de Santa Lucía.

La recuperación de la romería de Santa Lucía se remonta doce años atrás. En el marco de la Investigación Etnográfica sobre Barakaldo que estamos realizando en Laguntasuna, realizamos varias entrevistas a barakaldeses nativos, mayores de 80 años, sobre la cultura y las tradiciones de la Anteiglesia. Fruto de ese trabajo, recogimos datos interesantes con el objetivo de mantener el patrimonio artístico-cultural de Barakaldo. Así, tuvimos constancia de que, en torno a los años 40, en la posguerra y con la destrucción de la ermita que existía en Santa Lucía, desapareció la romería que se hacía al barrio del mismo nombre sito en las faldas del Argalario.

Con motivo de la edición especial de este año, hemos preparado un programa repleto de actividades. Además del Aurresku de Anteiglesia, contaremos con txistularis, dultzaineros, trikitilaris, gigantes, exhibición de la mano de Gorostiza Herri Kirol Kluba y la Banda de Cartón de Llano.

Iruzkinak