Igandean, Santa Luziara igoko gara / Este domingo, subimos a Santa Lucía

Igandean, ekainak 30, jada tradizio bihurtu den Santa Luziako erromeria ospatuko dugu. Eta honekin, 11 urte dira Laguntasuna lehendabizikoz Argalario mendiaren magalean dagoen auzo barakaldarrera igo zenetik. Barakaldoko Ikerketa Etnografikoaren baitan, gure hiriko kultura eta tradizioak aztertzean egin genituen elkarrizketen ondorioz, zenbait datu jaso genituen, barakaldar ondare artistiko-kulturala mantentzeko helburuarekin. Horrela, jakin genuen 40. hamarkadaren inguruan auzo honetan zegoen baseliza suntsituta geratu eta erromeria desagertu zela. Aurtengo edizio honetarako egitarau berezia prestatu dugu, Elizateko Aurreskuaz gain; txistulariak, dultzaineroak, erraldoiak eta Gorostizako Herri Kirol Klubeko lagunen erakustaldia izango dituena. El domingo 30 de junio, celebraremos la ya tradicional romería de Santa Lucía. Y con esta edición, hace ya 11 años que Laguntasuna ascendió por primera vez al barrio barakaldes situado en las faldas del monte Argalario. En el marco de la In...